Soziolinguistika Klusterrak egindako Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketaren emaitzen arabera, Donostian euskararen kale erabilera %15,2 da. Bost urtean behin egiten den neurketak adierazten du gazteleraz entzuten dela gehien( %80,5 ) Donostiako kaleetan. Frantsesaren erabilera %0,2 da eta beste hizkuntza batzuena berriz %4.
Eguzkiteka, liburutegiko hondartza Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan kokatua egongo da, erlojuen parean, La Rotonda diskoteka egon zen lekuan. Uztailaren 7tik abuztuaren 31ra egongo da zabalik, astelehenetik igandera goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30era. Arratsaldero 17:00etan Lur Kortak haurrentzako ipuin kontaketa saio bat emango du.
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko VIII. Proiektu Deialdia jarri da martxan. 2017ko irailaren 28a arte egongo da proiektuak aurkezteko aukera. Aurten ere bi diru-laguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro.
Donostiako 1.247 establezimendutan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz artatuak izateko aukera bermatuta dute herritarrek. Donostiako Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko establezimenduetan euskara sustatzeko abian jarritako kanpainarekin bat egin dute horiek guztiak. Hiru urte iraun duen lehen fase honetan 4.576 establezimendu bisitatu dira eta horietatik 1.247k bat egin dute egitasmoarekin.
Aurtengoa jada seigarren aldia da auzoko eragile guztiak elkarlanean Intxaurrondo Eguna ospatzen dutela, eta auzoko San Joan jaien barruan egingo dute, ekainaren 24an, larunbatean, Bernart Etxepare plazan.
EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dute EAEko Liburutegi Zerbitzuek eta Galtzagorri Elkarteak.
Udan ere aukera paregabea euskaraz mintzatzeko. Hondartzan, kalean, helatua jaten. Zergatik ez lagunartean eta euskaraz?
mintzapraktikarako taldeak osatuko ditu Bagera Elkarteak uztailean eta abuztuan, hilabete batean edo bitan. Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute, astean behin ordu betez mintzapraktika egitea. Izen ematea ekainaren 1etik 25era izango da.
Ekainaren 13an, Bagera Elkarteak, bi orduko mintegia antolatu du San Telmo Museoan 18:30etik 20:30era.
“Nola izan gaitezke erreferente euskarazko komunikazioan?” mintegia.
Udaleko Euskararen Kontseilu Sektorialak landutako HIZKUNTZEN ERABILERA izeneko dokumentua argitaratu du Euskara Zerbitzuak beste urrats bat emateko helburuarekin bai eleaniztasunaren onarpenean eta baita euskararen erabileraren normalizazioan ere. Hiriko bi hizkuntza ofizialez gain, gainerako hizkuntzak erabiltzeko jarraibideak ematen dituen dokumentua osatu du.
Ekainaren 7an eta 8an jardunaldi irekia izango da Donostiako Carlos Santamaria Zentroko liburutegian. "Lan-eremu elebidunetan komunikatzea: nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?". Jardunaldiak Europako COMBI egitasmoaren barruan antolatu dira. Lan-eremu elebidunetan komunikatzeko gaitasunak aztertu eta garatu nahi dituen egitasmoa da. Egitaraua ikusteko edo izena emateko, sakatu hemen.