Albisteak

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat diru laguntza eskaerak egiteko epea martxoaren 1ean amaituko da

2017-02-08

Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 31n onartu ditu 2017ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak, eta otsailaren 1eko GAO-n argitaratu da deialdia.  Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2tik martxoaren 1era izango da.

Deialdi honen barruan daude Euskara Zerbitzuak ematen dituen laguntzen oinarriak. 2017an Euskara Zerbitzuak 47.025,35 € banatuko ditu.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei kanpaina hasieran

2017-02-03

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei kanpaina hastearekin batera. Miren Azkaratek, Udal Gobernuko Euskara zinegotziak adierazi du haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea dela: “Datorren otsailaren 10ean bukatuko da matrikulazio kanpaina eta beste urte batez, datorren ikasturtera begira seme-alabak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko dituzten erabakitzeko unea dute gurasoek, zentzu horretan, euskaraz matrikulatzeko deia egiten diegu, horixe baita elebitasunik orekatuena bermatzen duena”.

Gehiago irakurri

Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 26. jaialdia otsailaren 2tik 19ra

2017-01-30

Donostia Kulturak, Kultur Ekintza Sailaren bitartez, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren beste edizio bat aurkezten du. Hogeita seigarrena dugu oraingoan, eta otsailaren 2tik 19ra bitartean izango da. Aurtengo jaialdian, aipatzekoa da otsailaren 18an egingo den amaierako festa. Formatu txiki eta ertaineko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen du programa. Helburua da hiriaren antzerki programazioa herritarrei (batez ere publiko gazteenari) hurbiltzea.

Gehiago irakurri

Whatsapp, denon artean euskaratzeko aukera

2017-01-30

Whatsapp aplikazioa ez dago euskaraz eta erabiltzaileok ezin dugu euskaraz erabili. Baina hori, denon artean konpontzeko bidean jar dezakegu  iparra.eus atariak aurreratu duenez.

Gehiago irakurri

Donostiako Audiogiden aurkezpena, otsailaren 12an

2017-01-27

Otsailaren 12an, igandean, 11:30ean Tabakalerako sarrera nagusitik “Donostiako Audiogidak”  aurkezteko ibilbide gidatua antolatu du Bagera Elkarteak.

Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa eragiteko asmoz, 2016an zehar Bagera Elkartea 2016 fundazioarekin elkarlanean, Euskarriak proiektuan murgilduta egon da. Hainbat euskarri diseinatu genituen parte hartze prozesu baten bidez, horien artean “Donostiako Audiogidak” proiektua.

Gehiago irakurri

IX. Hausnartu Sariak San Telmo Museoan otsailaren 3an

2017-01-24

IX. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA ekitaldia, otsailaren 3an izango da, 10.00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Sari-banaketa ekitaldian saria jasoko duten ikertzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte. Ekitaldiaren lehen partean TRIBUAREN BERBAK – SEKUENTZIA DIDAKTIKOEN aurkezpena  egingo da. Izena eman otsailaren 1a baino lehen.

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak zure esku www.donostiaeuskaraz.eus webgunean

2017-01-18

Beste hainbat edukiren artean, www.donostiaeuskaraz.eus webgunean itzulpenak eta zuzenketak egiteko tresnak eskaintzen ditu: jatetxeetako menuak itzultzeko tresna, laneko idatziak egiteko aholku, ohar eta ereduak, eta euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak jartzen ditugu eskura.

 

Gehiago irakurri

Elkar 9. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

2017-01-16

Martxan da 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz sortutakoa. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu, Komiki edo bineta sortu. Lan guztiak apirilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Gehiago irakurri

Mintzalagun talde berriak otsailean

2017-01-10

Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabalik da urtarrilaren 27 arte. Euskara praktikatu nahi dutenek eta praktika horretan lagundu nahi duten euskaldunek izena emateko aukera dute.

Izena emateko bide nagusia Bagera elkartearen www.bagera.eus webgunea izango da. Horrez gain, elkartearen egoitzan (Hernani kaleko 15. zenbakian) edo 943005074 telefono zenbakian ere egin daiteke.

Gehiago irakurri

Nortasuna Sarean jardunaldia urtarrilaren 26an Koldo Mitxelena Kulturunean

2017-01-09

Enpresa txiki nahiz ertain baten ardura duten eta erakundearen nortasuna sarera eramateko eta bertan saltzeko laguntza behar duten horientzat da Nortasuna Sarean 2017.

Sarea Saltoki lelopean burutuko da jardunaldia 2017ko urtarrilaren 26an, 18:30 - 20:30 ordutegian, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian.

Gehiago irakurri