Albisteak

Nortasuna Sarean jardunaldia urtarrilaren 26an Koldo Mitxelena Kulturunean

2017-01-09

Enpresa txiki nahiz ertain baten ardura duten eta erakundearen nortasuna sarera eramateko eta bertan saltzeko laguntza behar duten horientzat da Nortasuna Sarean 2017.

Sarea Saltoki lelopean burutuko da jardunaldia 2017ko urtarrilaren 26an, 18:30 - 20:30 ordutegian, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian.

Gehiago irakurri

Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu da

2016-12-22

Donostiako Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 28. edizioaren oinarriak argitaratu dira eta parte hartzeko epea irekita dago. Donostiako ikastetxe guztietan banatu dira oinarriak eta kultur etxe, gazteleku, haurtxoko, liburutegi eta hainbat leku publikotan eta www.donostiaeuskaraz.eus webgunean eskura izango dira. Gogoratu behar da lanak entregatzeko azken eguna 2017ko otsailaren 15a izango dela.

Gehiago irakurri

101 L proiektuaren webgunea prest!

2016-12-21

Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzea da 101 L (101 ele) proiektuaren helburua. Hemengo aniztasuna jaso eta ezagutaraztea. Donostian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen hasi ziren, 2015eko maiatzean. Orduz geroztik 160 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte, han eta hemen, mundu osoko jendearen lekukotasuna jasoz.

Gehiago irakurri

Donostiako egoera soziolinguistikoa testuinguru historiko batean kokatuta

2016-12-15
Euskaltzaindiak eta Donostia 2016k antolatuta, hiria eta Europako hizkuntzen perspektiba sozio-historikoa aztertuko dute, abenduaren 20an, 9:30-14:00 ordutegian. Hizlarietako bat izango da Lionel Joly ikertzailea.
Gehiago irakurri

Donostiapedia liburua abenduaren 15ean aurkeztuko da DSS2016EUren egoitzan

2016-12-14

Urte osoko lanaren ondoren Donostiapedia liburua aurkeztuko da abenduaren 15ean Donostia 2016ren egoitzan 18:00etan. Parte hartu duten herritar guztiei euren lana eskertzeko antolatutako ekitaldia izango da.

Donostia 2016k sustatutako proiektua da, beste hainbat eragilerekin elkarlanean, Wikipediako ezagutza eta herritar eta bisitarien esperientzia uztartzeko.

Gehiago irakurri

Europako Hizkuntza-Aniztasunaren Foroa

2016-12-05

UNESCO Etxea- Euskal Herriko UNESCO Zentroak eta Donostia 2016k antolatu dute Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa. Izena emateko epea zabalik da eta www.donostiaforum.eu webgunean egin daiteke. UNESCOk foro hau aukeratu du Munduko Hizkuntzen Atlas berria aurkezteko.

Gehiago irakurri

Euskararen Bizitasuna Donostian. 25 urte

2016-12-02

Donostiako Udalak “Donostiako Udalean eta Udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauak” onartu zituela 25. urteurrena dela-eta, Euskara Zerbitzuak argitalpen bat kaleratu du urte horietan guztietan euskarak gure hirian izan duen aurrerapena erakusteko: “Euskararen bizitasuna Donostian. 25 urte”

Gehiago irakurri

270 gaztek euskarari buruz hausnartuko dute Tabakaleran Ekolingua jokoa erabilita

2016-11-28

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 270 gazte Tabakaleran elkartuko dira euskarari buruz hitz egin eta gogoeta egiteko. Gaurtik hasi eta azaroaren 30era bitartean, Donostiako zazpi ikastetxetako 16 eta 20 urte bitarteko gazteak bilduko ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak. Ekolingua solas jokoaren bidez, gazteek hizkuntzen gaineko arrazoibide eta kontzeptuak mahai gainean jartzen dituzte eta horrek gogoeta egiteko tartea zabaltzen du.

Gehiago irakurri

Euskararen Egunaren harira, 170 bat ekintaldi antolatuko dira Donostian

2016-11-22

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 170 bat ekitaldi antolatuko dira datozen egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Hiriko hamabost auzoetan ospakizunak aurreratu egin dituzte eta azaroaren 23tik aurrera ekimen ugari antolatuko dira. Hala ere, ekintza gehienak abenduaren 2an eta 3an egingo dira.

Gehiago irakurri

Hizkuntzen galaxia ikusgai Gipuzkoa Plazan

2016-11-18

EusKarriak proiektuaren baitan, Bagera Elkarteak eta DSS2016 Fundazioak elkarlanean, Badu Bada erakusketaren zati bat ikusgai jarri dute Gipuzkoa plazako arkupetan. Bertan tamaina eta kolore ezberdineko bolak ikus daitezke zintzilik. Bolaren tamainak adierazten du Europako hizkuntza horren hiztun kopurua.

Gehiago irakurri