Albisteak

Otsailaren 20 eta 21ean Donostiako Antzoki Zaharrean LADIDY antzezlana ikusgai

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Otsailaren 20an 20:00etan eta 21ean  19:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean Ados Teatroak aurkeztuko duen LADIDY antzezlana, 2017an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Ladydi eta bere ama mendialdeko herrixka batetan bizi dira, non bizi-baldintzak ikaragarriak diren eta natura bera ere etsai bihurtu da. Senarrik, aitarik eta ia nebarik gabeko lurralde bat da, mugatik bestaldera egin bait dute danek, bizimodu oparoago baten esperantzan, eta ez dira itzultzeaz arduratu. Marihuana, narkotrafikatzaile eta amapolaz beteriko lurralde bat, non iada ez dion inork Jainkoari errezatzen, berataz ere ez direlako fido...

"Narco-corrido" batetatik aterata bezala, droga-trafikoaren erretratu garratza kontatzen du Ladydik (Prayers for the Stolen), eta ikusleen bihotzak hunkituko dituen pertsonai baten bitartez egiten du kontakizuna, Ladydi García Martínez, narkotrafikatzaileek bahitu ez dezaten mutilaren trazak egiten dituen neskatila.

Zuzendaria: Garbi Losada

Aktoreak: Klara Badiola, Aitziber Garmendia, Iñake Irastortza, Amaia Irazabal, Dorleta Urretabizkaia

 

Itzuli