Albisteak

“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena 14 auzotan egingo da datorren astean hasita

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko da 2019an. Lehen saioak astelehenean, maiatzaren 13an, izango dira, Altzan, Morlansen eta Grosen. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.

Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Horrela, egitasmo honen lehen txandakmaiatzaren 13an hasi eta ekainaren 14a bitartean iraungo dueta Donostiako plaza eta parkeetan jolasak antolatuko dira. Egitasmo hau doan eskainiko da.

Aurten Gros eta Antiguan ere bai

2018an oso harrera ona izan zuen egitasmo honek. Zabu-Zibu programan 1.515 bat haurrek eta 584 gurasok parte hartu zuten. Txirrintxon programan berriz, 1.128 haurrek. Egitasmoaren arrakasta ikusita, bi auzo gehiagotara zabaldu da aurten ekimena, Gros eta Antiguara, eta guztira 14 auzotan egingo da: Gros, Antigua, Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak, Amara, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Morlans. Donostiako auzo gehienetan Euskara Batzordeak sortu dira eta plangintza bat aurrera eramaten ari dira euskara sustatzeko auzoan bertan. Plangintza horien helburuetako bat euskara aisialdi eremuetan erabiltzea da eta horretarako “Parketarrak” ekimena oso eraginkorra dela ikusi dute Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek.

 

Hurrengo txandak uda ostean, urrianantolatuko dira

Horrela, aurten, bi txanda edo ekinalditan banatuta, aipatutako Donostiako hamalau auzotan eramango da aurrera ekimena: maiatzean eta urrian. Maiatzeko txandak bost saio izango ditu auzo bakoitzean (astero bat) eta urrikoak beste hainbeste. Saio bat 3-5 urte bitarteko haurrentzat izango da eta, bestea, 6-9 urtekoentzat. Bukaerako taulan azaltzen dira lehenengo txandako egunak eta lekuak.

 

Miren Azkarate, Euskarako zinegotziaren hitzetan ekimenaren helburu nagusia familiek eta haurrek parkean euskaraz egitea da: “Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen da bestetik. Hizkuntzaren erabilera ludikoa lantzen da, hau da, euskaraz jolas egiten ondo pasako dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua izango da”. Bere hitzetan giltzarri da haurrek ikustea euskara esparru guztietan erabil dezaketela eta ez dutela nahitaez gaztelaniara jo beharrik jolasteko, behar dituzten esamoldeak edo esaerak aurkitzeko: “Haurrek eta gazteek, sarritan, eskolan edota familian bakarrik erabiltzen dute euskara. Kalean berriz, aisialdian, gauzak aldatu egiten dira eta lagunartean komunikatzeko garaian, euskara askoz ere gutxiago erabiltzen dute eta sarritan nahikoa txikitatik hasten da prozesu hori. Joera hori aldatzeko Parketarrak ekimena lagungarria da oso” adierazi du Azkaratek

 

Auzoa

Data

Adina-Ordua

Lekua

Altza

Maiatzak 13, 20, 27, eta ekainak 3, 10 (astelehena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

San Luis Gonzaga plaza (Herrera)

Morlans

Maiatzak 13, 20, 27, eta ekainak 3, 10 (astelehena)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Leire plaza

Gros

Maiatzak 13, 20, 27, eta ekainak 3, 10 (astelehena)

3-5 urte: 17:15

6-9 urte: 18:15

Katalunia Plaza

Loiolako Erribera

Maiatzak 14, 21, 28, eta ekainak 4, 11 (asteartea)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Santiago Plaza

Maria Zanbrano plaza

Egia

Maiatzak 14, 21, 28, eta ekainak 4, 11 (asteartea)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Martin Santos plaza

Antigua

Maiatzak 14, 21, 28, eta ekainak 4, 11 (asteartea)

3-5 urte: 17:15

6-9 urte: 18:15

Mikel Laboa plaza

Parte Zaharra

Maiatzak 15, 22, 29, eta ekainak 5, 12

(asteazkena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 17:00

Zuloaga plaza

Martutene

Maiatzak 15, 22, 29, eta ekainak 5, 12

(asteazkena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

 

Martuteneko parkea, ikastola ondoan

Amara

Maiatzak 16, 23, 30 eta ekainak 6 eta 13

(osteguna)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

 

Araba Parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)

Amara Berri

 

Maiatzak 16, 23, 30 eta ekainak 6 eta 13

(osteguna)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 17:00

Olaeta Plaza

Loiola

Maiatzak 16, 23, 30 eta ekainak 6 eta 13

(osteguna)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Latsarien plaza

Añorga

Maiatzak 17, 24, 31 eta ekainak 7 eta 14

(ostirala)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 17:00

Amassorrain Ikastola

Bidebieta

Maiatzak 17, 24, 31 eta ekainak 7 eta 14

(ostirala)

3-8 urte: 17:00

 

Isasa parkea (Elizaren atzealdean) (euriarekin Eltzegorren lokalean)

Aiete

 

Maiatzak 17, 24, 31 eta ekainak 7 eta 14

(ostirala)

3-5 urte 17:00

6-9 urte 17:00

Hiru Damatxo plaza

 

Itzuli