Albisteak

“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena, 14 auzotan martxan

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak “Parketarrak“ izeneko egitasmoa martxan jarri du Donostiako hamalau auzotan, irailaren 23tik urriaren 31ra arte. Donostiako plaza eta parkeetan jolasak antolatuko dira doan eta asmoa da haurrak euskara erabiltzea parkean eta aisialdian.

Aurten, lehen aldiz, Antiguan eta Grosen eskaini da Parketarrak egitasmoa eta auzo horietako guraso eta haurrek gustura hartu dute ekimena. Oro har, harrera ona izan du egitasmoak. Maiatza eta ekainean 133 saio antolatu ziren Donostiako hamalau auzotan. Zabu-Zibu programan 175 bat haurrek eta 100 gurasok parte hartu zuten. Txirrintxon programan berriz, 150 haurrek.

Udazken honetan ere, Grosen eta Antiguan ez ezik, beste 12 auzotako parke eta jolaslekuetan eskainiko da Parketarrak: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak, Amara, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Morlans (bukaerako taulan azaltzen dira udazkeneko txandako egunak eta lekuak).

Horrela, aurten, bi txanda edo ekinalditan banatuta, aipatutako Donostiako hamalau auzotan eramango da aurrera ekimena: maiatzean eta urrian. Maiatzeko txandak bost saio izango ditu auzo bakoitzean (astero bat) eta urrikoak beste hainbeste. Saio bat 3-5 urte bitarteko haurrentzat izango da eta, bestea, 6-9 urtekoentzat.

 

 

Auzoa

Data

Adina-Ordua

Lekua

Altza

Irailak 23, 30 eta urriak 7,14,21 eta 28 (astelehena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

San Luis Gonzaga plaza (Herrera)

Morlans

Irailak 23, 30 eta urriak 7,14,21 eta 28 (astelehena)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Leire plaza

Gros

Irailak 23, 30 eta urriak 7,14,21 eta 28 (astelehena)

3-5 urte: 17:15

6-9 urte: 18:15

Katalunia Plaza

Loiolako Erribera

Irailak 24 eta urriak 1,8, 5,22 eta 29 (asteartea)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Santiago Plaza

Maria Zanbrano plaza

Egia

Irailak 24 eta urriak 1,8, 5,22 eta 29 (asteartea)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Martin Santos plaza

Antigua

Irailak 24 eta urriak 1,8, 5,22 eta 29 (asteartea)

3-5 urte: 17:15

6-9 urte: 18:15

Mikel Laboa plaza

Parte Zaharra

Irailak 25 eta urriak 2,9,16,23 eta 30 (asteazkena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 17:00

Zuloaga plaza

Martutene

Irailak 25 eta urriak 2,9,16,23 eta 30 (asteazkena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

 

Martuteneko parkea, ikastola ondoan

Altza

Irailak 25 eta urriak 2,9,16,23 eta 30 (asteazkena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

 Kasares kultur etxe parean (euriarekin kultur barruan)

Amara

Irailak 26 eta urriak 3, 10, 17, 24 eta 31 (osteguna)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

 

Araba Parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)

Amara Berri

 

Irailak 26 eta urriak 3, 10, 17, 24 eta 31 (osteguna)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 17:00

Ferrerias plaza, Olaeta kalea

Loiola

Irailak 26 eta urriak 3, 10, 17, 24 eta 31 (osteguna)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Latsarien plaza

Añorga

Irailak 27 eta urriak 4,11,18 eta 25 (ostirala)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 17:00

Amassorrain Ikastola

Bidebieta

Irailak 27 eta urriak 4,11,18 eta 25 (ostirala)

3-8 urte: 17:00

 

Isasa parkea (Elizaren atzealdean) (euriarekin Eltzegorren lokalean)

Aiete

 

Irailak 27 eta urriak 4,11,18 eta 25 (ostirala)

3-5 urte 17:00

6-9 urte 17:00

Hiru Damatxo plaza

 

Itzuli