Albisteak

Parketarrak irailean eta urrian

Parketarrak

Haurrak eta gurasoan jolasean parkean

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez eta Donostiako hamaika auzoetako euskara batzordeekin elkarlanean, “Parketarrak“ izeneko haurrentzako egitasmoa jarraipena izango du irailaren azken astean eta urrian zehar hiriko hamaika auzotako – Aiete, Altza, Amara Berri, Añorga, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Morlans eta Parte Zaharreko- hainbat parke eta plazetan.

“Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Urtxintxa eskola aurrera eramaten ari den egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa; eta bestea 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Ekimena doakoa da.

Apirilean eta maiatzean eraman ziren aurrera lehendabiziko saioak (astean behin) eta ekimena arrakastatsua izan da. Haur askok parte hartu zuten jolasetan eta gurasoen harrera ere ezin hobea izan da. Hori dela eta, iraila-urrian segida emango zaio ekimen honi.

Informazio gehiago (Auzokako egitaraua)

 

 

Itzuli