Albisteak

Poltsiko Antzerkia Jaialdiko emanaldiak hasiko dira

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da eta urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan. Aurten Zaharrak Berri (Astolasterrak) ikuskizunarekin hasiko da jaialdia otsailaren 15ean Aitona-Amonen Etxean eta Irri Par Txou bakarrizketekin egun berean Garain.

Programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen dituzten proposamenak biltzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere barietate antzerkia hurbiltzea du xede.

Euskarazko antzezlanen egitaraua

Itzuli