Albisteak

Presentado en Strasburgo el Protocolo para la Garantía de los Derechos Lingüísticos

Donostiako Hizkuntza Eskubideen Protokoloa aurkeztu du Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak Intergroup for Traditional Minorities, National Communities and Languages taldean Europako Parlamentuan.

“Egia da, Europako Batasunak ez duela inolako erabakirik hartu nahi Estatuei hizkuntza-politika demokratikoak abiarazi ditzaten, baina Europako Batasuneko Itunak edota Oinarrizko Eskubideen Gutunak jasotzen dituen printzipioak Europa osoan betetzeko oso erabilgarria da Protokoloa” esan du Kontseiluko idazkari nagusiak. Izan ere, Protokoloak neurri zehatzak jasotzen ditu herritarren eskubideak bermatzeko; gizarte eragileek definitutako bide-orria dakar Protokoloak, eta beraz, Europa osoan hizkunza eskubideen bermea modu homogeneoan egikaritzeko tresna dela azaldu du.

Bilbaok Europako Parlamentarioei gogorarazi dio 2013ko irailean arriskuan dauden hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren inguruko ebazpena onartu zutela.

Bestalde,  Europako Kontseiluko hainbat arduraduekin ere bildu da; besteak beste, Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoko arduradunarekin, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituneko idazkaritzako arduradunarekin, Berdintasunerako eta Diskriminazio Ezarako Batzordeko buruarekin.

Bilbaok azaldu du oraindik lehen bilera izan bada ere, etorkizun handia ikusten diela egunotan mahai gaineratu diren ideiei.

Itzuli