Albisteak

"Jokoak. Materia eta Erronka" euskal kirolari buruzko erakusketa San Telmo Museoan

Jokoak. Materia eta Erronka erakusketa euskal kirolaren unibertsoan barneratzen da sei jokoren bidez: pilota, arrauna, harri-jasotzea, aizkora, sega eta idi eta giza probak.

Erakusketa urriaren 12ra arte egongo da ikusgai San Telmo Museoko Laborategian, doako sarrerarekin. 

Ikus-entzunezkoen, argazkien, kartelen eta pertsona ospetsuen eta taldeen objektuen bitartez kirol horiek komunean dituzten gai batzuk jorratzen dira: erronka, lehia, garaipena, publikoa eta plaza. Protagonisten tresnak eta objektu pertsonalak erakusten dira eta kirol horiek komunean dituzten gai batzuk jorratzen dira: erronka, lehia, garaipena, publikoa eta plaza. Aita Manuel patroi mitikoaren arrauna, Agustina Otaolaren erraketa, Saralegiren 329kg-ko harria, Arria II.aren aizkora edo Atano III.aren txapela ikusgai egongo dira erakusketan.

 

Kirolari ezagun asko eta haien familiek euren objektu pertsonalak utzi dizkiote museoari erakusketa honetan erakusteko., besteak beste: Miguel Gallastegi, Agustina Otaola, Atano III, Iker Irribarria, Aimar Olaizola, Maite Ruiz de Larramendi, Mikel Urrutikoetxea, Maider Mendizabal, Mieltxo Saralegi, Goenatxo, Izeta II, Arria II, Jose Mari Olasagasti, Miguel Mindegia, Aita Manuel, Orio, San Juan, Donostiarra arraunketa elkarteak, Jose Luis Korta, Alazne Etxaburua...

San Telmo Museoak produzitutako erakusketa honen abiapuntua EHUko antropologiako doktore eta irakasle Olatz Gonzalez Abrisketak euskal kirolari buruz egindako hausnarketa da. Hori kontuan hartuta, iraganean beste ikuspegi batetik landutako gai batera (euskal kirola eta herri-kirolak) hurbildu da museoa.

Itzuli