Albisteak

"Oporretan euskaraz" udaleku irekietan parte hartzeko zozketa burutu da

"Oporretan euskaraz" udalekueten parte hartzeko izen-emateen zozketa egin da Euskara Zerbitzuan eta zozketaren emaitzak  Udaleko Euskara Zerbitzuaren iragarki taulan eta www.donostiaeuskaraz.eus eta www.donostia.eus helbideetan daude.

Plaza lortu baduzu, maiatzaren 23an kobratuko da izen-emate kuota, izena ematerakoan adierazitako kontu korronte zenbakian. Bestalde, egitasmoan parte hartu nahi ez baduzu, maiatzaren 18tik 21 arte  izen-ematea baliogabetzeko aukera dago.

Plaza libreen zerrenda

Ez bazara onartuen artean agertzen eta beste jasotze puntu batera joateko prest bazaude, plaza lortzeko aukera duzu oraindik, deitu 010era. Hutsik geratu diren plazak betetzeko epez kanpoko izen-emateak onartuko dira maiatzaren 17tik aurrera. Horretarako bete ezazu inprimaki hau eta gure bulegora ekarri, faxez bidali (943 483765) edo posta elektronikoz bidali eskaneatuta (udala_euskara@donostia.eus) edo internetez hemen. Interesatzen zaizun jasotze puntuan plazarik badago, deituko dizugu.

Itzuli