Albisteak

Sei bertso-saio antolatu dira Donostiako 1.600 haurrentzat abenduan

Aitor Mendiluze eta Maddalen Arzallus bertsolariek sei bertso-saio eskainiko dituzte 9-11 urte dituzten ikasleentzat Donostian. Guztira Donostiako 26ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4-5-6 mailetako 1.600 bat ikasle joango dira bertsolari profesionalek eskainitako saio bat entzutera. Haur gehienentzat, bertso-saio batera doazen lehen aldia izango da.

Abenduaren 4an, Lugaritz kultur etxean, hiru saio eskaini dituzte 9:30, 11:00 eta 15:00etan. Igeldo, Jesuitinak, Santa Teresa, Sto Tomas, Amassorrain, Jakintza, Larramendi, Katalin Erauso, Ibai, Axular eta Ekintzako ikasleentzat.

Abenduaren 10ean, Egian, 9:30 eta 11:00etan, Mundaiz, Claret, La Salle, Summa, Aitor, Ikasbide, Maria Reina, Arantzazuko Ama eta Orixeko ikasleak izango dira.

Egun berean, Larratxon, 15:00etan, Altza, Herri Ametsa, La Anunciata, San Luis-La Salle, Intxaurrondo eta Herrera ikastetxeetako ikasleak izango dira.

 

Gelatik atera ohiko bertso saio batean parte hartzeko

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak diruz lagunduta, ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko lehen hezkuntzako ikastetxeetan garatzen du “Gu ere bertsotan” egitasmoa. Bertsolariak ikastetxeetara joaten dira eta haurrekin batera bertsogintza lantzen dute eta arrakasta handia du gaztetxoen artean.

Haur gehienak baina ez dira bertso-saio batean izan, bertsolaritza eskolan landu arren. Hori dela eta, bertso saio horiek antolatzea erabaki zuen Udaleko Euskara Zerbitzuak. Ikasleak, gainera, gai jartzaile lanetan aritzen dira eta bertsolari-irakasleek- Mendiluzek eta Arzallusek, haien agindutara abesten dute.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Konstituzio plaza, 2

943 483750

www.donostiaeuskaraz.eus

 

Itzuli