Albisteak

Udako Eskaintza Urgullen

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.

Eskaintza honek aisialdia eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.

UDAKO LIBURUTEGIA Damen bateria.  Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak kudeatzen du.

Ordutegia: egunero, 11:00-13:30 / 17:00- 20:00. 943 48 15 46

Haurrentzako liburu dibertigarrien eskaintza ugaria eta ordenagailuak: cd-rom arrakastatsuenak eta internet nabigatzeko eta liburutegi sarean katalogoa kontsultatzeko. Helduentzat liburu, prentsa eta aldizkariak.

Urgull bezalako toki zoragarri batean irakurtzeko aukera eskaintzeaz gain jarduerak egongo dira astelehenetan eta ostegunetan 18:00etan.

NATUR TXOKOA, Gobernadorearen bateria. Ingurugiroa hedatzeko helburupean Cristina Enea Fundazioak kudeatutako ingurumen-ikasgela da.

Ordutegia: egunero, 11:00-13:30 / 17:00- 20:00.  628 13 05 91

Hemen dago naturaren gela berezia. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.

Garai batean Napoleonen goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak egongo dira egunero naturaren inguruko ezagutza era dibertigarrian sustatzeko. Gainera, astearte eta asteazkenetan 18:00etan jarduera bereziak egongo dira.

HISTORIAREN ETXEA – Motako gaztelua. San Telmo Museoak kudeatzen du,  hiriari buruzko erakusketa eskaintzeaz gain, hiru guneetako programazioa koordinatzen du.

Ordutegia: egunero, 11:00- 20:00.  943 42 84 17

Hemen, Donostiak bere historia erakusten du. 800 urte luzeetan hiriak bizi izan dituen gertaera eta mugarriak kontatzen dira, horiek eman baitizkiote egun dituen itxura eta nortasuna. Ikus-entzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bitartez, denboran zehar donostiarren bizitza definitu duten ezaugarriak erakusten dira.

Historiaren Etxeko jarduerak ostiral arratsaldeetan dira, 18:00etan.

 

Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.

Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).

Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere

 

Autobus zerbitzua Urgullera: 39. Linea (Dbus)

Udan Urgull Mendira joan-etorria egingo duen zerbitzua eskainiko du Donostiabusek-ek: 39-Urgull linea.

Uztaila eta abuztuan egunero egongo da martxan Aste Nagusia (abuztuak 13-20)eta aurreko eta ondorengo zenbait egunetan izan ezik.

Irailean berriz, asteburutan mantenduko da. Estropada egunetan ordutegi bereziak izango dira (irailak 4 eta 11).

Txanpon txartelarekin beste linea guztiekin aldaketak dohainik izango dira.

Ordutegiak

Igotzeko (Salamanca Pasealekua, 5)

11:00 - 11:30 - 12:00 - 12:30 - 13:00 - 13:30 - 17:00 - 17:30 - 18:00 - 18:30 - 19:00 - 19:30 - 20:00

Jaisteko (Santiago bateria)

11:15 - 11:45 - 12:15 - 12:45 - 13:15 - 13:45 - 17:15 - 17:45 - 18:15 - 18:45 - 19:15 - 19:45 - 20:15


 

Itzuli