Albisteak

Udako Euskal Unibertsitateak ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du

Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) 46. Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du eta aurtengoan oso eskaintza zabala izango da: ikastaroak, tailerrak eta jardunaldiak, besteak beste. Eibarren, Gasteizen, Baionan edo Donostian burutuko dira ekainean zein uztailean. Donostian "Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian" izeneko tailerra antolatu du.

Izan ere, ekainaren 26an burutuko den tailerra izango da eta, guztira, 11 ordukoa izango da. Matrikula epearen hasiera maiatzaren 14an izan zen eta bukaera ekainaren 22an, hau da, tailerra izan baino 4 egun lehenago. Kasu honetan, doan izango da, baina izen-ematea aldez aurretik beharrezkoa da.

Wikimedia familiako egitasmoak ezagutu eta sakontzeko lantegia. Goizean saio ezberdinak antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: bertsopaperen eskuizkribuetatik abiatu eta horiek digitalizatu, transkribatu eta Wikimedian jarriko ditugu edonoren eskura. Txirritaren esana geure eginez, gure egileen aipamenak izan daitezen beste laurogei urtian.

Egitaraua

Itzuli