Albisteak

Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko dirulaguntzak eta doako zerbitzuak eskaintzen ditu

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak tokiko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko indarrean dituen dirulaguntzak eta doako zerbitzuak gogorarazi nahi ditu. Izan ere, dirulaguntza lerro bat zabalik du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. Aurtengo eskaintza zabalagoa da gainera, sektoreko hiriko edozein establezimenduk barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jasotzeko aukera izango baitu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 20.000 euro bideratu ditu aurten eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.

Dirulaguntza horiek eskatzeko, www.merkatari.eus eta www.donostia.eus webgunetan eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea).

Jarraian zehazten dira eskainitako dirulaguntzak:

 

Diruz lagundu daitekeena

 

 

Euskaraz

 

Euskaraz eta gaztelaniaz

Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpo errotulazioa

% 50

500 euroko mugapean

% 20

300 euroko mugapean

 

Establezimenduen barruko euskarri finkoak

% 60

1.200 euroko mugapean

% 50

1.000 euroko mugapean

 

Establezimenduen barruko seinaletikoa

% 60

220 euroko mugapean

% 50

200 euroko mugapean

Eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak (menuak, karta, katalogoak, oparirako tiketak...)

% 60

600 euroko mugapean

% 50

500 euroko mugapean

Establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak

(Ahozapiak, mahaigainak...)

% 60

360 euroko mugapean

% 50

300 euroko mugapean

 

Gauzak horrela, establezimendu batek ia 3.000 euroko dirulaguntza jasotzera iris daiteke

 

Testuen zuzenketa eta itzulpena doan

Era berean, Euskara Zerbitzuak merkataritzako eta ostalaritzako testuak zuzentzeko eta itzultzeko doako zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzua jasotzeko prozedura erraza bezain azkarra da: nahikoa daizena ematea www.donostiaeuskaraz.eus webgunean eta euskaratu eta zuzendu nahi den testu labur hori bidaltzea.

 

Inoiz baino bezero euskaldun gehiago izango dira aurten

Covid-19 pandemia dela eta, tokiko establezimenduek inoiz baino bertako bezero gehiago izango dituzte eta horietako asko euskaldunak izango dira. Jon Insausti, kulturako eta euskarako zinegotziaren esanetan “bezero horiei euskarazko zerbitzua ematea eta eta establezimendu barruko zein kanpoko oharrak euskaraz idatzita egotea onuragarria izango da establezimenduarentzat”. Insaustik gogoratu nahi izan du donostiarren %60k eta gipuzkoarren %80k ulertzen duela euskara, eta hori dela eta, euskara kontuan hartzea garrantzitsua izango dela. Bere esanetan, “euskararen presentzia eta erabilera ziurtatzen den heinean, establezimenduaren komunikazioa hobetu, bezeroen asebetetzea areagotu eta negozioari balio erantsia ematen zaio”.

 

Informazio gehiago

Itzuli