Albisteak

Udan ere antzerkia euskaraz!

Donostia Kulturako udako antzerki programazioa aurkeztu da eta aurtengoan ere euskarazko emanaldi ugari daude. Izan ere, euskaraz 5 ikuskizun izango dira eta uztaila eta iraila bitartean antzeztuko dira Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean.

Uda honetan ere pertsonaia ezagunak izango ditugu Victoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean, hala nola: Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Aitziber Garmendia eta Aitor Fernandino, besteak beste. Antzezlanak eta datak hauek dira:

Jokoz kanpo                                      Uztailak 05-08

Erlauntza                                           Uztailak 18-22

Ez dok hiru                                        Abuztuak 08-11

Zoaz pake santuan                            Abuztuak 16-19

Etxeko saltsak                                   Irailak 13-16

Itzuli