Albisteak

Urtarrilaren 30 eta 31n Donostiako Antzoki Zaharrean HEROIAK antzezlana ikusgai

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Urtarrilaren 30ean 20:00etan eta 31n  19:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean Txalok aurkeztuko duen HEROIAK antzezlana, 2017an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz… Gerraren ondorioak. Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera.

Zuzendaria: Begoña bilbao

Egilea: Gerald Sybleyras

Itzulpena: Ramon Agirre

Aktoreak: Ramon Agirre,  Joxe Ramon Soroiz eta Kandido Uranga

 

Itzuli