Albisteak

XVIII. Donostia Antzerki Sarian publikoaren ordezkari gisa epaimahaiko kide izateko deialdia

Donostia Kulturak eta Donostiako Euskara Zerbitzuak antolatzen dute Donostia Antzerki Saria, euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz.

 2018ko martxoaren 27an emango zaio saria 2017. urteko lanik onenari.

Lan hori aukeratzeko epaimahaia osatzeko publikoaren ordezkaria hautatzeko deialdia zabaldu da.

Izena emateko epea 2016ko azaroaren 28an amaituko da.

 

Baldintzak:

  • 2017/01/01erako 18 urte beteak izatea.
  • Donostiarra izatea.
  • Euskara jakitea.
  • Antzerkia gustuko izatea.
    Epaimahaikideek ez dute inolako partaidetzarik edota harreman zuzenik izango  sarian parte hartuko duten ikuskizunekin edota konpainiekin.

Zer egiten dute EPAIMAHAIKIDEEK?       

  • Donostia Kulturak eta Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatutako XVIII. Donostia Antzerki Sariko lanak ikusi 2017 urte osoan zehar (gutxi gora behera 10-15 saio). Lan hauek Donostiako antzokiren batean edo kultur etxeren batean emango dira. Gutxienez 2 emanaldiren eskaintza egoten da obra bakoitzeko. Emanaldi horien berri Euskara Zerbitzutik jasoko du eta bi gonbidapen izango ditu bere izenean dagokion txarteldegian erabakitzen duen emanaldi egunerako.
  • Antzezlan guztiak ikusten saiatu beharko du, eta ikusitako lanen balorazio egin eta gorde.
  • 2018ko urtarrila-otsaila aldera gainerako epaimahaiarekin bildu eta aurkeztutako lanen artean bozkatu. Saio honek 2-3 ordu iraun dezake.
  • 2018ko martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, XVII. Antzerki Sariko sari-emate ekitaldia izango da, eta bertan lan irabazlearen emanaldia ere egongo da. Ekitaldi honetarako sarrerak ere izango ditu  publikoaren ordezkariak.


Epaimahaikide izateagatik ABANTAILAK:       

  • 2017. urtean zehar Donostian euskaraz programatzen den antzerkia ikusteko bi sarrera
  • 2018. urtean zehar (epaimahaiko lana utzi ondoren) Donostian euskaraz programatzen den antzerkia ikusteko bi sarrera

Izena ematea, 2016ko azaroaren 28an amaituko da.

Informazio gehiago

 

 

Itzuli