Albisteak

XXII. Donostia Antzerki Sarirako gonbidapenak banatuko dira martxoaren 25eko 17:00tik aurrera Victoria Eugeniaren txarteldegian

Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 22. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da 2021ean Donostian helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena. Martxoaren 25etik aurrera,  17:00tik aurrera,  Victoria Eugeniaren txarteldegian gonbidapenak banatuko dira 27ko ekitaldirako.

Horman Poster konpainiak 12.000 euro eta Oaia Peruarenaren artelana jasoko ditu sari gisa. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran emango da saria eta, ondoren, eskainiko da aurtengo lan irabazlea.

 

20 euskarazko antzezlan eskaini dira helduentzat 2021ean

2021ean, Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak euskarazko helduentzako antzerki profesionala sustatzen jarraitu zuten 20 antzezlan eskainita. Azken urteetako eskaintzarikoparoena izan zen arren, ikusleen erantzuna aurreikusitakoa baino apalagoa izan zen: 6.609 ikusle joan baitziren 45 emanaldietara, 147 ikusle batez beste emanaldi bakoitzeko. Datu horiek aztertuta, Covidaren eragina 2020an baino gehiago antzeman zen 2021ean, duela bi urte baino 3.142 ikusle gutxiago joan baitziren iaz. Urtean zehar antzokien edukiera murriztu izanak zeresana izan zuela argi dago.

Datuen bestelako irakurketa eginez gero, argi dago euskarazko antzerkiak Donostian publiko sendoa eta fidela duela: 2018tik hona ikusle kopurua hirukoiztu egin da emanaldi kopurua antzekoa izanda. Helduentzako euskarazko antzerki profesionalak harrera ona du euskararen hirian.

Azken lau urteetako datuak

URTEA

ANTZEZLANAK

EMANALDIAK

IKUSLEAK

2018

16

45

2.456

2019

15

48

4.439

2020

18

44

9.751

2021

20

45

6.609

Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hitzarmena sinatu zuten 2000. urtean Donostian Antzerki Saria antolatu eta helduentzako euskarazko antzerkiaren eskaintza sustatu eta egonkortzeko. Harrezkero, urtero berritu dute hitzarmen hori eta eskaintza areagotzen saiatu dira, betiere urteko ekoizpena kontuan hartuta.

 

22. Donostia Antzerki Sarian parte hartu duten lanak

LANA

TALDEA

1. Konpromisoa

TXALO

2. Anton Abaddia Dublinetik Hendaiara

LORALDIA

3. Sisiforen paperak

ANTZ3ERKIZ & CDN

4. Atzerrian lurra garratz

ARTEDRAMA

5. Antigone edo ezetzaren beharra

HORMAN POSTER

6. Ama kuraia

ARRIAGA ANTZOKIA

7. Ameriketako bidaia

TANTTAKA

8. Ez dok ero

TARTEAN TEATROA

9. Porno vs Afrodita

BENETAN BE

10. Bost minutun

TXALO

11. Oymyakon: 101 gela

KHEA ZIATER

12. Amua

AXUT TEATROA

13. Maitasunaren itxiera

ARRIAGA ANTZOKIA

14. Lubaki lainotsua

ATX TEATROA

15. Altsasu

LA DRAMÁTICA ERRANTE

16. Kopaz kopa

ADOS TEATROA

17. Nekatutak

ANTTON TELLERIA

18. Kottauak

TXALO

Oharra: Hogei antzezlan eskaini diren arren Donostian, hemezortzik betetzen dituzte Donostia Antzerki Sarian parte hartzeko baldintzak, hots, konpainia profesional batek antzezlana lehendabiziko aldiz Donostian eskaintzea.

 

Antigone edo ezetzaren beharragatazka ebatzi gabeen begirada umoretsu eta tragikoa

Donostia Antzerki Sariko epaimahaiaren ustez, arrazoi asko dago Antigone edo ezetzaren beharra” antzezlana saritzeko.

Epaimahaiaren esanetan, Antigone” obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzi gabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz.

Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezur mamitutako festa distiratsu bat da.

Epaimahaiaren iritziz, oso proposamen ausarta da Horman Posterren lan hau. Sofoklesen obra antzeztuenetako bati horrelako egokitzapena egitea oso baliozkoa kontsideratzen dute, klasiko bat oso moderno egitea lortu dutelako, estetika izugarriarekin eta, gainera, lehen aldiz, euskaraz. Sorkuntzatik asko duela diote. Mendeetan zehar konpondu ez diren gatazkak taularatzen dituen lana da eta zalantzan jartzen du bertan egosten ari den guztia.

Klasiko baten egokitzapen, kontakizun eta bertsio freskoa dela dio epaimahaiak. Estetika eta iruditeria zeharo zaindua du eta ezohiko lengoaia darabil: irudi indartsuak eraiki dituzte obran zehar, plastikotasun handikoak. Eszenografiako elementuen erabilera anitza egiten dute eta forma geometriko sinpleekin eszenen konposizio zabalak eta interesgarriak eskaintzen dituzte. Mugimenduak oso neurtuak dira eta abstraktuagoak diren kodeak erabiliz, ikusleari arrazoitik haragoko estimuluak pizteko saiakera bat antzematen da.

Obraren sakoneko esanahiakgaur egungo errealitateetara ekarri digu: desobendientzia, erresistentzia eta traizioa ongi tratatuak dira gaurko egoerara lotuz baina, aldi berean, alde klasiko bat azalduta eta erritmo bizi bezain geldia nahasiz. Barre egiteko aukera ere sortuko dute tragediaren ezinbesteko emaitza aurkeztean.

Aktoreen lana ona, erradikala eta librea da, umorea eta drama ongi uztartuz. Elementu gutxirekin, obrak bere helburuak lortzen ditu.

Laburbilduz, Horma Poster konpainiaren Antigone edo ezetzaren beharra lan bikaina dela adierazi du aho batez epaimahaiak.

 

22. Edizioko epaimahaikideak

   -Nagore Orbeltzu (AISGE)

   -Arantzazu Fernandez (Antzerki kritikoa)

   -Kepa Ugartemendia (Antzerkizalea)

   -Oihan Zubizarreta(EHAZE)

   -Iñigo Aranburu (Euskal Aktoreen Batasuna)

   -Frank Suarez (Euskal Kultur Erakundea)

   -Maider Iturbe Mujika (Publikoaren ordezkaria)

   -Xabier Dorronsoro (Publikoaren ordezkaria)

 

Donostia Antzerki Saria jaso duten azken lanak

2021: Fadoak entzuten zituen gizona (Xake Produkzioa)

2020: “7ak bat” (ATX)

2019: Sherezade eta tipularen azala (Vaivén Producciones)

2018: Mami Lebrun (Xake Produkzioak)

2017: Francoren bilobari gutuna(Le Petit Théâtre de Pain & Artedrama & Dejabu)

2016: Maitasunaren ostean, maitasuna (Ados Teatroa)

2015: Arrastoak (Dejabu Panpin Laborategia)

2014: Lingua Nabajorum (Tartean Teatroa)

2013: Publikoari gorroto (Huts Teatroa)

2012: Gure bide galduak (Dejabu)

2011: Errautsak (Le Petit Théâtre de Pain & Artedrama & Dejabu)

 

Oaia Peruanenaren margolana konpainia irabazlearentzat

Oaia Peruarena (Bera, 1972) paisaian inspiratutako pintura inpresionistatik abstrakziorako ibilbidea egin duen eta etengabe ikertzen aritzen den artista da. Koadroak margotzerakoan inpresionismoan eta abstrakzioan murgiltzen da.

Peruarenak kolorea erabiltzen du unearen intentsitatea adierazteko, eta pintzelarekin egindako marrek eusten eta ordenatzen dutebere obra. Nafarroako Bera herrian naturaz inguratuta bizi da, eta hori koadroen koloreen aukeraketan nabari da.

Peruarena transmititzen saiatzen da bere barruan bizi duena. Inspirazioa bakoitzak barruan duen zerbait dela dio, eta isiltasuna ezinbesteko tresna bihurtzen da aukeraz betetako espazio huts eta aldi berean betea aurkitzeko.

 

Itzuli