Albisteak

Zabalik 2021-2022 ikasturteko euskara ikastaroetako dirulaguntzak eskatzeko epea

2021-2022 ikasturtean euskara ikastaroetan izena eman dutenek, dirulaguntza eskatu ahalko dute:

  • Urriaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean

 

Eskabideak aurkezteko lekuak:

Dirulaguntza jasotzeko baldintzak:

  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea
  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
  • Gutxienez %75eko asistentzia egiaztatzea.
  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.

 

Diru laguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Erantsi beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANaren kopia

 

NEGUKO IKASTAROEN INFORMAZIO ORRIA

 

 

Itzuli