Albisteak

Zabalik da 2018ko Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarirako lanak aurkezteko epea

Hausnartu Sariak euskal soziolinguistika esparruko ikerketak saritzen dituen lehiaketa da. Urtero, euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa, azterketa eta hausnarketa lanak saritzen dira. Lanak jasotzeko epe-muga 2018ko irailaren 10a izango da.

 

Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.

Lehen saria lortzen duenak 1500 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat jasoko ditu. Bigarrenak, 1000 euro eta hirugarrenak 700 euroko saria. Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da.

Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

 

Informazio gehiago

 

Itzuli