Albisteak

Zabalik udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea

 

Udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago eta eskabideak ikastaroa hasi eta hilabeteko epean aurkeztuko dira, irailaren 30eko mugapean. Autoikaskuntzaren, Barnetegien eta Udako ikastaroen kasuan ere hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.

 

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko dirulaguntzak ematen die donostiarrei, zein donostiarrak ez izanda, Donostian lan egiten dutenei. Dirulaguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegietan eta zentroetan ikastaro batean parte hartzeagatik ematen dira.

 

 

 

Eskabideak aurkezteko lekuak:

                Udaletxeko bulegoa: 9:00-14:00

                Altza: 09:00-14:00

                Morlanseko bulegoa: 9:00-14:00

                Easoko bulegoa: 9:00-14:00

Dirulaguntza jasotzeko baldintzak:
  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
  • Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea.
  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.
 Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso dirulaguntza hauen onurak.

Erantsi beharreko dokumentazioa:
Oinarriak

A eranskina

B eranskina

Informazio gehiago

Itzuli