Donostiako Udalak onartutako arauak

 

Hemen aurkituko dituzu Donostiako Udalak euskara gaiari lotuta onartu dituen arautegi ezberdinak: 1991n onarturiko Arautegi Orokorra batetik, eta bestetik, egun indarrean dauden Udal Administrazioaren barruko Erabilera Plana eta Udalerriari begira onartutako Donostiako Plan Orokorra.

 

 

Donostiako Udalean eta udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauak

1991n Donostiako Udalak euskararen erabilera normalizatzeko arauak onartu zituen.

 

Donostiako Euskararen Plan Orokorra. 2015-2019

Donostiako Udalak “Euskararen Ekimen Estrategikoak, Donostiako Plan Orokorra” jarri zuen abian 2001ean, hirian euskararen erabilerari bultzada emateko. Aipatu planaren indarraldia 10 urtekoa izan zen eta, ondoren, 2011-2015 epealdirako Donostiako Euskararen Plan Orokorra diseinatu eta onartu zen.

Aipatu plangintzei jarraitutasunez erantzuteko 2015-2019 epealdirako gidari izango den Donostiako Euskararen Plan Orokorra diseinatu da, modu parte hartzaile, planifikatu, integral eta iraunkorrean. Plan honetan, Donostiako Udalaren nahia ez ezik, Donostiako eragileena, auzoetako batzordeetako kideena, Euskararen Aholku Batzordeko kideena eta prozesuan parte hartu duten norbanakoena ere jasotzen da.

 

Plan marko honen indarraldia 2019ko abenduaren 31 bitartekoa izango da eta urtez-urteko ekintza planen bitartez gauzatuko da.

 

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Donostiako Udalean - 5. Plangintza aldia(2013-2017)
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko uztailaren 19an egindako bilkuran, Euskararen erabilera normalizatzeko plana Donostiako Udalean -  5. plangintza aldia (2013-2017)eta plana garatzeko lanpostu zerrendan egin diren aldaketak onartu ditu.  

Plangintza aldi honetan, Udalean orain arte egindako bidea sendotu nahi da. Langileen euskalduntze eta alfabetatze prozesuetan egindako ahaleginari esker, gero eta gehiago gara euskara ezagutu eta erabiltzen dugun langileak. Hemendik aurrera, bada, ezagupenetik benetako erabilerara igaro eta erabilera hori orokortzea da helburua, hau da, udal administrazioaren esparru guztietan (kanpo eta barne harremanetan, aplikazio informatikoetan, kontratazio administratiboetan...) euskararen erabilera areagotzea.

 

Itzuli