Diru Laguntzak

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
Gehiago irakurri

Langabeentzako doako euskara ikastaroak, 2020

Argitaratu da zerrenda. Ikaslea dagokion euskaltegiarekin jarriko da harremanetan. Bajak daudenean, itxaron zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Onartutakoen zerrenda

Itxaron zerrenda

 

Ikastaroaren datak: 2020ko urriaren 9tik abenduaren 4ra (biak barne).

Hiru ordu egunero (10:30-13:45), astelehenetik ostiralera

Izena emateko epea: 2020ko irailaren 1etik 22ra (biak barne)

Izena emateko lekuak: Donostiako Euskaltegi homologatuak

Matrikula orria

Gehiago irakurri

Gurasoentzako euskara ikastaroak

Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.

Gehiago irakurri

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaro espezifikoak antolatzen ditu urtean bitan.
Gehiago irakurri

Etorkinentzako euskara ikastaroak, AISA ikastaroak

Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko.

Gehiago irakurri

Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. 2021ean, hiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2021ean eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.

Gehiago irakurri

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak

Euskara Zerbitzuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.

Gehiago irakurri

Euskaltegientzako dirulaguntzak

 
Euskara Zerbitzuak hiriko euskaltegi pribatu homologatuei, HABEko erregistroan inskribatuta daudenei, diru-laguntzak ematen dizkie euskara ikasteko xede berezietako taldeak antolatzeko.

Gehiago irakurri