Errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak

Donostiako zerbitzu-enpresa edo establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru laguntzak ematen ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak.

  • Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako kanpoko errotulazioa euskaraz soilik jartzeagatik gastuaren oinarri ezargarriaren  %30eko diru laguntza emango da, betiere 450 euroko mugapean.
  • Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako kanpoko errotulazioa  euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik gastuaren oinarri ezargarriaren %15eko diru laguntza emango da, betiere 240 euroko mugapean.

Errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak. Eskabideak aurkezteko lekua eta ordutegia

 

  • Lekua: Euskara Zerbitzua, Konstituzio pl., 2
  • Ordutegia: 9:00-14:00 / Tel.:943 48 37 50

 Eskabide orria

 Diru laguntzen oinarri arautzaileak

Baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Diru laguntza eskatzeko baldintza hauek bete behar dira:
  • Errotulua zuzen idatzita egongo da edo ez du izango akats gramatikalik.
  • Izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten errotuluek eta gainerako elementuek ez dute diru laguntzarik jasoko.
  • Establezimendua Donostiako Udalerrian kokatuta egon beharko da.
  • Eskatzaileak Udalaren kontrol eta egiaztapen lanak erraztu beharko ditu.
  • Kontuan hartuko da jendeak irakurtzeko moduan jarrita dauden barneko kartel eta seinaleztapenak ere euskaraz idatzita egotea.
  • Bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direnean errotuluan, euskararen presentzia gutxienez gaztelaniaren parekoa izango da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Euskara Zerbitzuak luzatutako eskabide orria.
  • Nortasun Agiria NAN edo agiri baliokideren batean fotokopia (pasaportea, egoiliar-baimena) edo IFK agiriaren kopia.
  • Fakturaren originala eta ordainketa agiriak.
  • Elementua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia: elementu bat baino gehiago denean, guztiena aurkeztu behar da.
  • Zerga ordainkizunetan egunean dagoela egiaztatzeko agiriak.
Diru laguntzetatik kanpo geratuko dira:
Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Diru laguntzen datuak

 

2016an emandako laguntzak

  • Diruz lagundu den errotulu kopurua: 10
  • Emandako diru laguntza: 1.422,47 €
Itzuli