Etorkinentzako euskara ikastaroak, AISA ikastaroak

AISA ikastaroak

AISA ikastaroak

Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko.

Ikastaroen ezaugarriak
  •     Ikastaro presentzialak

Taldean eta irakasle batekin egin nahi izanez gero, euskaltegira joan behar da; 60 orduko ikastaroak dira eta 25 € ordaindu behar dira.

  •     Ikastaroa on line

On line ere egin liteke eta doakoa da; ikastaro honek tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera ematen du. 20 ikastunitate dauzka eta 60-80 ordu aurreikusi behar dira guztiak burutzeko. Ikastaroa on line egiteko informazioa

Ikastaro hauek etorkinen elkarteek bultzatzen dituzte eta Donostiako Urrats euskaltegiak ematen ditu, etorkinen elkartean edo euskaltegian bertan. Igande goizetan eta astegunetan arratsaldez izaten dira.

Informazio praktikoa

AISA ikastaroa on line
Etorkinen elkarteak, harremanetarako: Esperanza Latina // Decebal Errumania Euskadi
Ikastaroa ematen duen euskaltegia: Urrats euskaltegia

Ikastaroak

 

AISA ikastaroak URRATS euskaltegiak ematen ditu.

Informazio gehiago

Diru laguntzen datuak

 

2017an emandako diru laguntzak

 Sortu diren taldeak, guztira: 2

Lagundu den etorkin kopurua: 21

Emandako diru laguntza: 493,50 €

Itzuli