Euskaltegientzako diru laguntzak

 
Euskara Zerbitzuak hiriko euskaltegi pribatu homologatuei, HABEko erregistroan inskribatuta daudenei, diru laguntzak ematen dizkie hainbat jarduera bideratzeko.

Honako jarduerak dira diruz laguntzen direnak:
  1. Egitasmo bereziak: informazioa, motibazioa eta sentsibilizazioa lantzen dituzten egitasmoak edota, ezagupenetik erabilerarako jauzia egite aldera, erabilera sustatzera eta indartzera bideratutako egitasmoak (mintzalagunak, tailerrak, irteerak…).

  2. Euskara ikasteko xede berezietako taldeak antolatzeko diru laguntzak: merkatari eta ostalarien taldeak, 2-7 urte bitarteko haurren  gurasoen taldeak, kirol monitoreenak, etorkinenak, …
HABEren erregistroan izen emanda dauden Donostiako euskaltegi pribatu homologatuek eska ditzakete diru laguntzak.
 

Diru laguntzen datuak: 2016an emandakoak

 

Egitasmo bereziak

  • Lagundu diren egitasmo bereziak, guztira: 3
  • Emandako diru laguntza: 9.804,53 €

 Xede berezietako ikastaroak

  • Sortu diren taldeak, guztira: 53
  • Lagundu den ikasle kopurua: 556
  • Emandako diru laguntza: 37.450,11 €
Itzuli