2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza eskatu ahal izango da urriaren 1etik aurrera. On line eskatu ahal izango da orrialde honetan edo aurrez aurre Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza, 2) edo Udalinforen bulegoetan (Easo, Arroka, Morlans eta Altza)
Dirulaguntza eskatzeko baldintzak ondokoak dira:
Donostian erroldatuta egotea, edota egoitza soziala Donostian duen entitate edo enpresa batean lan egitea.
Dirulaguntza jasotzeko baldintzak:
Euskaltegi edo zentro homologatu batean matrikulatzea.
Eskabidea beteta ezarritako epean aurkeztea.
Ikasturte amaieran, gutxienez, azpi-maila bat gainditzea.
%75eko asistentzia egiaztatzea.
Euskara ikasteko dirulaguntzen oinarrietako 9. puntuak dioena betez, argitara ematen da dirulaguntzen behin-behineko ebazpen proposamena.
Alegazioak aurkezteko epea: azaroaren 6tik 17ra (biak barne)
Behin betiko zerrenda abenduaren 12an argitaratuko da.
Alegazioak aurkezteko lekua:
- Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2 behea)