Soziolinguistika Klusterrak egindako Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketaren emaitzen arabera, Donostian euskararen kale erabilera %15,2 da. Azken hamar urteetan, 2006tik 2016ra, atzera egin du euskararen kale-erabilerak Donostian. Hala ere, atzerago begiratuz gero, 1989-2016 epealdian, ia bost puntuko igoera izan du.
Donostian, urtean zehar, jai ugari ospatzen dira. Atal honetan jai horietako batzuen informazio interesgarria eman nahi dizuegu: historia, datak, kantutegia eta abar.
Donostiako historiaren berri ematen duten hainbat liburu argitaratu ditu Euskara Zerbitzuak, eta horien berri ematen da atal honetan.
Donostiaren berezko hizkuntza ondarea berreskuratu, landu eta gizarteratzea da Donostiako Euskara Zerbitzuaren helburuetako bat. Horretarako dialektologia, toponimia… aztertzeko hainbat lan burutu edo laguntzen ditu.