Datu Soziolinguistikoak

Donostiako Udalak “Donostiako Udalean eta Udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauak” onartu zituela 25. urteurrena dela-eta, Euskara Zerbitzuak argitalpen bat kaleratu du urte horietan guztietan euskarak gure hirian izan duen aurrerapena erakusteko: “Euskararen bizitasuna Donostian. 25 urte”

Donostiako biztanleriaren hizkuntza gaitasuna eta erabilera datuez gain, hiriko bestelako esparruetan (administrazioan, helduen euskalduntze-alfabetatzean, unibertsitate aurreko irakaskuntzan, lan munduan, kultura-aisialdian eta interneten) euskarak gaurdaino egin duen ibilbidea eta bilakaera jasotzen da, taula eta azalpenekin lagunduta.

Datuen argitan, guztion ahaleginari esker, euskarak nabarmen aurrera egin duela begi bistakoa da, baina oraindik, badago zer hobetu.

Argitalpenaren azken atalean jasotzen dira Euskara Zerbitzuak datozen urtetarako aurreikusten dituen erronkak eta bereziki sendotu beharreko arloak: Donostiako gazteen % 80tik gora euskalduna da dagoeneko, eta horrek nagusiki euskalduna izango den hiri baten egoera aurkezten digu hemendik 25 urtera. Prozesu horretan inor alboan ez geratzea, izan behar du Udalaren eta donostiarren apustuak. Herritar guztiei eman behar zaie harremanetarako, lanerako edo askotariko kultur eskaintzaz gozatzeko behar duten hizkuntza gaitasuna lortzeko aukera. Datozen urteetarako erronka garrantzitsuak aurreikusten dira etorkizuneko Donostia euskaraz bizitzeko hiria izan dadin. Horretarako, beharrezkoa izango da erakunde publikoen gizarte eragileen eta norbanakoen konpromisoa.

 

 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli