Donostiako Euskara

Donostia 1813-2013 Euskararen Historia

Donostia erre, suntsitu eta berreraikitzeko ebazpenaren Bigarren Mendeurrena dela eta, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Idazleen Elkarteak elkarlanean, euskarak azken 200 urteotan Donostian izan duen presentzia, garrantzia eta bilakaera jasotzeko “Su haietatik hitz hauek” liburuxka argitaratu da.

 Aritz Gorrotxategi idazlea da liburuxkaren egilea. Bertan euskara eta Donostia eskutik joan direla eta doazela adierazteko hamaika datu, pasarte eta gertaera bildu ditu: bisitari ospetsuek euskarari buruz idatzitakoak, donostiar idazleek aipaturikoak, bertsolaritza edota euskal antzerkigintzaren presentzia eta garrantzia Donostian, euskarazko publizitatea, prentsa edota kantagintza, ikastolen sorrera eta abar. Horrez gain, euskararen normalizazioarekin zerikusia duten gertaerak ere bildu dira:, euskararen beharra hainbat lanpostutan, euskararen aurkako zentsura, kale izenak euskaraz eta abar.

 

 

Liburuxka honek badu ukitu literario eta artistikoa. Alde batetik egungo hamar idazle donostiarren testuak jasotzen dira (Joan Mari Irigoien, Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria, Itsaso Araque…) eta bestetik argitalpen honetarako propio Arkaitz Barriolak egindako hainbat ilustrazio ageri dira.

Liburuxka euskaraz argitaratu den arren, azken orrialdeetan gaztelaniazko laburpena du.

Itzuli