Donostiako Euskara

Donostia 1813-2013 Euskararen Historia

Donostia erre, suntsitu eta berreraikitzeko ebazpenaren Bigarren Mendeurrena dela eta, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Idazleen Elkarteak elkarlanean, euskarak azken 200 urteotan Donostian izan duen presentzia, garrantzia eta bilakaera jasotzeko “Su haietatik hitz hauek” liburuxka argitaratu da.

 Aritz Gorrotxategi idazlea da liburuxkaren egilea. Bertan euskara eta Donostia eskutik joan direla eta doazela adierazteko hamaika datu, pasarte eta gertaera bildu ditu: bisitari ospetsuek euskarari buruz idatzitakoak, donostiar idazleek aipaturikoak, bertsolaritza edota euskal antzerkigintzaren presentzia eta garrantzia Donostian, euskarazko publizitatea, prentsa edota kantagintza, ikastolen sorrera eta abar. Horrez gain, euskararen normalizazioarekin zerikusia duten gertaerak ere bildu dira:, euskararen beharra hainbat lanpostutan, euskararen aurkako zentsura, kale izenak euskaraz eta abar.

 

 

Liburuxka honek ukitu literario eta artistikoa du. Alde batetik, gaur egungo hamar idazle donostiarren testuak biltzen dira (Joan Mari Irigoien, Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria, Itsaso Araque...) eta, bestetik, Arkaitz Barriolak argitalpen honetarako espresuki egindako zenbait ilustrazio.

Liburuxka euskaraz argitaratu den arren, azken orrialdean gaztelaniazko laburpen bat dago.

Itzuli