Donostiako historiaren hainbat argitalpen

Donostiako historiaren berri ematen duten hainbat liburu argitaratu ditu Euskara Zerbitzuak, eta horien berri ematen da atal honetan.

Dagoeneko argitaratuta daudenak honako hauek dira:

Informazio gehiago lortzeko klik egin tituluaren gainean

Donostiaren Historia (Miguel Artola)

Donostia, Gipuzkoako lehen hiribildua, Antso VI.a Jakintsuak sortu zuen 1180 urtean. Hortik abiatu eta azken hamarkadak bitarteko historia jasotzen du liburu honek.
Miguel Artolaren gidaritzapean espezialista talde batek idatzi zuen liburuaren laburpena da honako hau. Elena Legorburuk egina. Liburu hartan gaztelaniaz luze kontatzen zigutena, honetan laburrago eta euskaraz kontatzen da.

Gros Auzoa (Fermin Muñoz Echabeguren)

 

Gros auzoari buruzko irakurgai atsegin hau eskaini nahi izan dizuegu. Fermin Muñoz Echabegurenek egindako idazlanaren moldaketa duzue, Jon Muñozek itzulia.
Orrialde hauetan auzoaren historia kontatzen digute. Dunaz betetako hondartza zen garaia gogora ekarri ondoren, gaurko auzo moderno eta erakargarria izatera iritsi arteko ibilbidea irakurri ahal izango dugu.

Itzuli