Donostiako Euskara

Donostiarrak eta euskara, XVI-XVIII mendeak

Aurkezten dizuegun idazlana Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Donostiako Euskararen Historia Ikertzeko bekaren emaitza duzue. Donostiarrak eta euskara, XVI-XVIII mendeak idazlanean mende horietako donostiarren arteko euskararen erabilera aztertzen dute Tomas Ugaldeberek eta Mikel Madinak.

Izan ere, 1813 urtean Donostia ia erabat erre zuen suak Udal Agiritegia desagerrarazi zuen, etxe gehienekin batera; bada, erraustutako paper haien artean zeuden, zori txarrez, aurreko donostiarren bizimoduaren berri eman ziezaguketen hainbat dokumentu garrantzitsu. Arreta berezia merezi du, beraz, urte horietako historiografiak eta are gehiago irakurtzeko hain atsegina den testuan aurkezten zaigunean.

 

 

 

Itzuli