Donostiako historiaren hainbat argitalpen

Gros auzoa

Gros auzoari buruzko irakurgai atsegin hau Fermin Muñoz Echabegurenek egindako idazlanaren moldaketa duzue, Jon Muñozek itzulia. Bertan, auzoaren historia kontatzen digute. Dunaz betetako hondartza zen garaia gogora ekarri ondoren, gaurko auzo moderno eta erakargarria izatera iritsi arteko ibilbidea irakurri ahal izango dugu.

Gros auzoan barrena paseatzen ari zarela, hango etxeak, kaleak eta plazak ikusiko dituzu, jendea dendetan sartu-atera ikusiko duzu, baina antzeman ere ez diozu egingo nolakoa zen garai batean. Orain dela ehun urte, urrunago joan gabe, Gros esaten zaion auzo hau hondartza handi bat bezalakoxea zen, dunak eta hondar muinoak nonahi, errekatxo bat erdi-erdian, eta, han-hemen, etxe gutxi batzuk besterik ez, txiki samarrak; haietara iristeko ez zegoen bide errazik, hondarrez eta harri-koxkorrez jositako bideak besterik ez.

 

Eta historian barrena abiatzen bagara, ehunka urte batzuk lehenago, orduan Donostia osoa ere hondartza zen. Etxe bakan batzuk baizik ez zeuden, gaur egun Parte Zaharra esaten diogun leku horretan, harresiz inguratuak. Pixkanaka-pixkanaka Donostia handitzen hasi zen, gero eta jende gehiago bizi zen han, etxeak ugaritzen ari ziren harresietatik kanpo, inongo antolamendurik eta ordenarik gabe, nahasian.

 

 

 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli