Donostiako Euskara

"Donostiako Ahotsak" egitasmoa

Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Badihardugu Euskara Elkarteak urteak daramatzate “Donostiako Ahotsak” egitasmoaren bitartez, hiriko ahozko ondarea eta herri hizkera jasotzen, lantzen eta zabaltzen. Guztira, orain arte, 180 hiritarren testigantzak jaso dituzte.

Hasieran, batez ere, gerra aurreko eta gerraosteko kontuak jaso ziren. Orain, berriz,Donostiako euskalgintzari eta kulturgintzari buruzko testigantzak biltzen ari dira: 60ko hamarkadatik 80ko hamarkadara bitartekoak bereziki, Donostiako euskararen historia jasotzeko.

Euskararen normalizazioaren ikuspegitik garrantzi handiko zeregina da tokian tokiko hizkerak jasotzea eta horiei behar bezalako zabalkundea ematea. Proiektu honen bitartez Donostiako herritarren eskueran bertako hizkerari buruzko informazio interesgarria jarri da interneten, 

Proiektu honen helburu nagusia da, Donostiako ahozko ondarea eta hizkera katalogatu eta hedatzea; hau da, gure adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

 

Ahotsak Ikasgelan

Ahozko ondarea, memoria historikoa eta transmisioa ikasgelan lantzeko materiala prestatuta dago eta osatzen ari dira.

Materiala gaiaren arabera sailkatuta daukate, hainbat joku prestatu dituzte, euskalkitegia jolasa ere eskura dute, eta erabat osatzen ari dira.

Ahotsak Ikasgelan

Itzuli