Euskara Erabili

Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 26. jaialdia otsailaren 2tik 19ra

2017 / 01

Donostia Kulturak, Kultur Ekintza Sailaren bitartez, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren beste edizio bat aurkezten du. Hogeita seigarrena dugu oraingoan, eta otsailaren 2tik 19ra bitartean izango da. Aurtengo jaialdian, aipatzekoa da otsailaren 18an egingo den amaierako festa. Formatu txiki eta ertaineko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen du programa. Helburua da hiriaren antzerki programazioa herritarrei (batez ere publiko gazteenari) hurbiltzea.

Gehiago irakurri

Praktika onak

Zabalpen handiko testuren bat idazterakoan edo ekitaldi publiko bat antolatzerakoan, maiz, hizkuntzen trataerari buruzko zalantzak sortzen zaizkigu: Nola eman euskarari lehentasuna?, Lau hizkuntzetan egin behar bada, zein hurrenkeratan erabili behar dira?

 

Zalantza horiek eta beste batzuk argitzen laguntzeko, gida moduan, Donostiako Udalak betetzen dituen jarraibideen berri ematen dizuegu, eredu eta irudi errealen bidez. Gainera, Euskara Zerbitzuak irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateei hizkuntza aholkularitza eta testuen zuzenketa zerbitzua eskaintzen die, betiere zerbitzuaren baldintzak eta ezaugarriak betez gero.

 

Gehiago irakurri

Parketarrak: 2016ko eskaintza

2016an ere parketarrak egitasmoa martxan izango da Donostiako parkeetan. Donostiako hamaika auzotako parke eta jolaslekuetan eramaten ari da aurrera ekimena: Altza, Añorga, Amara Berri, Bidebieta, Intxaurrondon, Loiolako Erribera, Martutene, Parte Zaharra, Aiete, Igeldo eta Egian. Datak eta lekuak ikusteko:

Iraila-urria egitaraua

 

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Gehiago irakurri

Eman hegoak euskarari

Herritarrak euskaraz hitz egitera animatzeko marka berria sortu du Eusko Jaurlaritzak: Euskararen Txantxangorria.  Euskaraz eginda,  "eman hegoak euskarari"

Gehiago irakurri

Doako itzulpen, zuzenketa eta kontsulta zerbitzua

Udaleko Euskara Zerbitzuak testuak itzuli eta zuzentzeko doako zerbitzua eskaintzen die merkatari, ostalari eta irabazi asmorik gabeko elkarteei. Horretarako eskatzaileek egoitza soziala Donostian behar dute izan eta itzultzeko edo zuzentzeko testuek zabalkunde soziala izan behar dute. Horrez gain, zalantzak argitzeko zerbitzua ere eskaintzen zaie Donostian lanean ari direnei.

 

Gehiago irakurri

Euskararen sustapena auzoetan

Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko.  Auzo horietan gainera,  batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak

Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.

 

Gehiago irakurri

Euskaraz artatzen duten establezimenduak

Donostian euskaraz hitz egiteko aukera ematen duten establezimenduak ikusiko dira mapa honetan. Establezimendu horiek eranskailu bat izango dute erakusleihoan, jendeak sartu aurretik jakin dezan bertan euskaraz egin dezakeela.

Gehiago irakurri

Kantuz auzoz auzoko entseguak 2015_16

Kantu Jiraren muina Aiete, Altza, Amara Berri, Intxaurrondo eta Parte Zaharreko taldeek osatzen dute. Talde hauek hilean behin edo bitan elkartzen dira auzoko egoitzaren batean kantak ikasteko eta lagun artean ondo pasatzeko.

Gehiago irakurri

Aforismo lehiaketaren VI. edizioa (2016)

 

Aurtengo lehiaketan hiru sari banatuko dira. Lehen sarituak 500 euro jasoko ditu;  bigarrenak 400 euro; eta hirugarrenak 200 €. Epaimahaiak lehen saria ex aequo ematea erabakiko balu, bi irabazleek 400na€. jasoko lukete. Irabazleen izena 2016ko azaroan emango da ezagutzera.

Gehiago irakurri

Data eta Zifrak nola idatzi

Tresna honen bidez, datak eta zenbakiak bihurtu ahal izango dituzu zenbakitik testura:

Adibidez:

34.961

hogeita hamalau mila bederatziehun eta hirurogeita bat

2014-07-18

2014ko uztailaren 18a ("18 de julio de 2014")

2014ko uztailaren 18an ("a / el / en 18 de julio de 2014")

Zifren bihurgailua

Daten bihurgailua

Gehiago irakurri

Menu bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.

Tresnaren ezaugarriak

Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.

Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Menu Bihurgailua

Gehiago irakurri

Poltsiko antzerkia

Formatu txikiko antzerki lanen sorkuntza bultzatzea du helburu ekimen honek. Horretarako, aukeratutako proiektuaren sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain,  landutako obraren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan.

Gehiago irakurri

Donostia Antzerki Saria

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz sorturiko saria da. Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian ematen zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari. Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da Victoria Eugenia antzokian.

Gehiago irakurri

Motibazio saioak

 

Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.

Gehiago irakurri

Udalean ere euskaraz

Donostiarrak udalean ere euskaraz egitera animatu nahi ditu Udalak. Horretarako, arreta eskaintzen duten udal langileek lehen hitza euskaraz egingo dute eta herritarrek hautatzen duten hizkuntzan jarraitzeko aukera izango dute. “Udalean ere Euskaraz” kanpaina,  Udalak  hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko 2017ra arte onartutako planaren neurrietako bat da.

Gehiago irakurri

Idazten laguntzeko aholkuak, oharrak, ...

Lanerako idazkiak argitalpenak erraztasunak eman nahi dizkizu euskara lan esparruko idatzietan erabiltzeko zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskainiz. Tresna baliagarria izan nahi du euskara normaltasunez eta gero eta maiztasun handiagoz erabiltzeko ahalegin berezia egiten ari zareten merkatari eta enpresari donostiarrentzat.

Gehiago irakurri

Gazteak antzerkira

Euskararen egunaren harira urtero 3000tik gora gazte hurbiltzen dira Antzoki Zaharrera antzerkia euskaraz ikustera

Gehiago irakurri