Doako itzulpen, zuzenketa eta kontsulta zerbitzua

Udaleko Euskara Zerbitzuak testuak itzuli eta zuzentzeko doako zerbitzua eskaintzen die merkatari, ostalari eta irabazi asmorik gabeko elkarteei. Horretarako eskatzaileek egoitza soziala Donostian behar dute izan eta itzultzeko edo zuzentzeko testuek zabalkunde soziala izan behar dute. Horrez gain, zalantzak argitzeko zerbitzua ere eskaintzen zaie Donostian lanean ari direnei.

 

 
Itzulpen zerbitzua
Merkataritza eta ostalaritza arloko eta irabazi asmorik gabeko entitateen zabalkunde handiko testu laburrak (1.000 letragune).
Zuzenketa zerbitzua
Zuzentzeko testuak zabalkunde soziala izan behar du eta, gehienez, 9.000 letragune izango ditu. Ez da onartuko itzulpen automatikoaren bidez egindako itzulpena zuzentzeko eskaerarik.
Kontsulta zerbitzua
Donostian lanean ari direnek erabili dezakete zerbitzu hau;  haien lanarekin lotura duten euskarazko hitz, termino edo esaldien gaineko kontsulta egin nahi badute ez dute eskabide orririk bete behar, nahikoa da kontsulta zuzenean egitea honako helbidean: udala_euskara@donostia.eus. Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara.
Oharra
Itzulpen edo zuzenketa zerbitzua eskatzeko lehen eskaera egiten denean eskabidea bete behar da.
Epea
Itzulpenak nahiz zuzenketak egiteko epea Euskara Zerbitzuaren lan bolumenaren eta ezarritako lehentasunen baitan erabakiko da.
Formatua
Ezintasun nabarmenik ezean, testua formatu informatiko bateragarrian aurkeztu beharko da eta Euskara Zerbitzuak ere halaxe entregatuko du. Euskara Zerbitzuaren e-posta helbidea: udala_euskara@donostia.eus
 
 
 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli