Donostia Antzerki Saria

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz sorturiko saria da. Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian ematen zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari. Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da Victoria Eugenia antzokian.

 Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker, Donostiako ohiko antzerki programazioan euskarazko antzerkiaren eskaintza egonkortzea lortu da eta ikuskizun bakoitzetik euskarazko bi emanaldi gutxienez eskaintzen dira Donostiako antzokietan.

Sariaren ezaugarriak

Saria

12.000 € eta euskal artista baten artelan bat

Sarian parte hartzeko baldintzak
  • Donostian aurreko urtean programatutako ikuskizuna izatea
  • Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira sartuko)
  • Talde/konpainia profesionalek eskainitako ikuskizuna izatea
  • Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea
  • Aretoetarako ikuskizuna izatea
Saria onartzeko baldintza

Saria onartzeak ekarriko du talde irabazlearen aldetik hiru urteko epean Donostian euskarazko ikuskizun berri bat eskaintzea.

Ordaintzeko modua

  • Saria ematen den egunean taldeari 10.000 euro ordainduko zaizkio.
  • Egun horretan eskainiko den talde irabazlearen ikuskizunaren katxeta ere ordainduko zaio.
  • Sariaren beste 2.000 euroak, euskarazko ikuskizun berria Donostian eskaini eta gero ordainduko zaizkio. Hiru urteko epea du horretarako.
Epaimahaia

-EABko ordezkaria
-EHAZEko ordezkaria
-Antzerki kritikoa
-AISGEko ordezkaria
-EKEko ordezkaria
-Antzerki alorreko ordezkaria
-Publikoaren ordezkariak (2)
-Euskara Zerbitzuko ordezkaria (idazkari lanetan, botorik gabe)
-Donostia Kulturako ordezkaria (botorik gabe)

Epaimahaiaren erabakia

Francoren bilobari gutuna antzezlanak irabazi du XVII. Donostia Antzerki Saria

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategiak eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek elkarlanean aurkeztutako "Francoren bilobari gutuna" antzezlana sorkuntza lan bikaina eta aparta izan da epaimahaiaren esanetan.

Donostia XVII. Antzerki Saria ematen duen epaimahaiakFrancoren bilobari gutuna antzezlana saritu du edizio honetan. Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen lan kolektibo eta koral honetako zuzendaria Ximun Fuchs da eta Unai Iturriaga eta Igor Elorzak idatzitako testuan oinarrituta dago. “Francoren bilobari gutuna”jarraian azaldutako arrazoiengatik saritu du epaimahaiak:

- Sorkuntza lan bikaina egin da eta nabarmentzekoa da gaiak lantzerakoan aurretik egindako ikerketa lan sakona. Talde lana zoragarria da eta trebetasun dramatiko ikaragarria erakutsi dute, bizitasun handiko momentuak une hunkigarriekin tartekatuz.

- Obran Frankismoaren ikuspegi zabal eta anitza erakusten dute gai asko batera landuz. Iraganaren presentzia erabatekoa izan arren, orainean jartzen du arreta eta garatzen da ekintza.

- Eszenografiari dagokionean oso diseinu arina erabili dute eta dauzkaten elementuei esanahi eta erabilera aniztuna eman diote. Dramaturgia aberatsa erabiltzeaz gain, ezin hobeto egokitu dira eszenen arteko aldaketa bizkorrei.

- Istorioak, eszenak eta erritmo narratiboa maisuki bideratuta dagoela azpimarratu du epaimahaiak. Horrez gain pertsonaien karakterizazioa ezin egokiagoa da aktoreak pertsonaiak biluztu eta bakoitzaren intimitatean sartzen baitira.Antzezlanaren hariari ere ondo eusten zaio eta ikuslea ez da galtzennahiz eta hainbat pertsonaia eta istorio tartekatu. Bestalde gaia sakontasunez jorratu da baina umoreari tartea eginez.

-Epaimahaiak azkenik adierazi duenez “antzezlan hau gure memoria bizia da eta antzerkiak bakarrik gorpuztu dezake horrela”.

 

2017ko Antzerki Lanak

2017 urtean zehar XVIII. Antzerki Sariko lanen emanaldiak.

Lanei buruzko informazioa lortzeko, bakoitzaren gainean klikatu.

Jainko Basatia                        Otsailak 11-12

Errefusa                                Otsailak 4

Soka                                     Otsailak 1

Azken edizioak

 

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostia Kulturak Donostia Antzerki Saria sortu zuten 2001ean euskarazko helduentzako antzerki profesionala sustatzeko asmoarekin.

Hemen aurkituko dituzu azken edizioak irabazi dituzten antzerki lanak.

17. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

16. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

15. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

14. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

13. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

Itzuli