Donostia Antzerki Saria

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz sorturiko saria da. Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian ematen zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari. Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da Victoria Eugenia antzokian.

 Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker, Donostiako ohiko antzerki programazioan euskarazko antzerkiaren eskaintza egonkortzea lortu da eta ikuskizun bakoitzetik euskarazko bi emanaldi gutxienez eskaintzen dira Donostiako antzokietan.

Sariaren ezaugarriak

Saria

12.000 € eta euskal artista baten artelan bat

Sarian parte hartzeko baldintzak
  • Donostian aurreko urtean programatutako ikuskizuna izatea
  • Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira sartuko)
  • Talde/konpainia profesionalek eskainitako ikuskizuna izatea
  • Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea
  • Aretoetarako ikuskizuna izatea
Saria onartzeko baldintza

Saria onartzeak ekarriko du talde irabazlearen aldetik hiru urteko epean Donostian euskarazko ikuskizun berri bat eskaintzea.

Ordaintzeko modua

  • Saria ematen den egunean taldeari 10.000 euro ordainduko zaizkio.
  • Egun horretan eskainiko den talde irabazlearen ikuskizunaren katxeta ere ordainduko zaio.
  • Sariaren beste 2.000 euroak, euskarazko ikuskizun berria Donostian eskaini eta gero ordainduko zaizkio. Hiru urteko epea du horretarako.
Epaimahaia

-EABko ordezkaria
-EHAZEko ordezkaria
-Antzerki kritikoa
-AISGEko ordezkaria
-EKEko ordezkaria
-Antzerki alorreko ordezkaria
-Publikoaren ordezkariak (2)
-Euskara Zerbitzuko ordezkaria (idazkari lanetan, botorik gabe)
-Donostia Kulturako ordezkaria (botorik gabe)

XIX. Donostia Antzerki Sarian publikoaren ordezkari gisa epaimahaikide izateko zozketa burutu da

XIX. Donostia Antzerki Sariko epaimahaia osatzeko deialdia zabaldu zen abenduaren 29a arte eta, deialdiari erantzunez, 9 lagunek eman dute izena. Zozketa burutu da urtarrilaren 3an eta dagoeneko aukeratu dira publikoaren ordezkari gisa epaimahaiko kide izango diren 2 pertsonak.

Gainerakoak itxaron zerrendan geratu dira eta hautatutako kideren batek atzera egingo balu, itxaron zerrendakoak hurrenkeraren arabera deituko dira.

Hemen kontsultatu daiteke izena eman duen kide bakoitzaren egoera.

Epaimahaia horrela osatuko da:

  • EAB Euskal Aktoreen Batasuneko ordezkari bat

  • EHAZE Antzerkizale Elkarteko ordezkari bat

  • AISGEko ordezkari bat

  • EKEko ordezkari bat

  • Antzerki kritiko bat

  • Antzerki eremuko pertsona bat

  • Publikoaren ordezkaritza 2 lagun

Zer egin beharko dute EPAIMAHAIKIDEEK?
  • Donostia Kulturak eta Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatutako XIX. Donostia Antzerki Sariko lanak ikusi 2018 urte osoan zehar (gutxi gorabehera 10-15 saio). Lan hauek Donostiako Antzokiren batean edo Kultur Etxeren batean emango dira. Gutxienez 2 emanaldiren eskaintza egoten da obra bakoitzeko. Emanaldi horien berri Euskara Zerbitzutik jasoko du eta bi gonbidapen izango ditu bere izenean dagokion txarteldegian erabakitzen duen emanaldi egunerako.

  • Antzezlan guztiak ikusten saiatu beharko du, eta ikusitako lanen balorazio egin eta gorde.

  • 2019ko urtarrila-otsaila aldera gainerako epaimahaiarekin bildu eta aurkeztutako lanen artean bozkatu. Saio honek 2-3 ordu iraun dezake.

  • 2019ko martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, XIX. Antzerki Sariko sari-emate ekitaldia izango da, eta bertan lan irabazlearen emanaldia ere egongo da. Ekitaldi honetarako sarrerak ere izango ditu publikoaren ordezkariak.

Epaimahaikide izateagatik izango dituzten ABANTAILAK:

- 2018. urtean zehar Donostian euskaraz programatzen den antzerkia ikusteko bi sarrera

- 2019. urtean zehar (epaimahaiko lana utzi ondoren) Donostian euskaraz programatzen den antzerkia ikusteko bi sarrera

Azken edizioak

 

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostia Kulturak Donostia Antzerki Saria sortu zuten 2001ean euskarazko helduentzako antzerki profesionala sustatzeko asmoarekin.

Hemen aurkituko dituzu azken edizioak irabazi dituzten antzerki lanak.

17. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

16. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

15. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

14. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

13. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

Itzuli