Donostia Kantuz (Kantu Jira)

KantuJira1

Donostiako Kantu Jira

Hilero, hirugarren larunbatarekin, Parte Zaharreko Fermin Calbeton kalean, 12:00etan egiten den Kantu Jiran interesa duen orok parte har dezake. Egun horretan denok ezagutzen ditugun euskal kanta tradizionalak abesten dira eta abestien letrak banatzen dira, abestera hurbiltzen direnen artean.

Animatu eta gozatu euskal abestiak kantatuz!




Kantu Jira 2013ko martxoaren 16an, Donostiako Parte Zaharreko Valle Lersundi plazan (Kainoietan) Dora Salazarrek egindako, Maritxu andre donostiarra 1813an, eskulturaren inagurazioan

Donostiako Kantu Jira 2003ko otsaila-martxoa aldean sortu zen; urte hartako otsailean euskaldunon Egunkaria itxi zuten eta elkartasun moduan auzo ezberdinetako kantuzaleek aurreneko deialdia egin zuten.

Kantu Jiraren aurrekariak hainbat auzotan eratutako kanta taldeak izan ziren, urtean behin edo bitan elkartzen baitziren. Egunkaria itxi zutelarik, euskal gizarteko eta, batez ere, kulturako zenbait sektorek harekiko elkartasunezko adierazpenak egin zituzten, eta testuinguru horretan sortu zen ekimena.

Kantu Jirak gero eta babes zabalagoa dauka Donostian. Ekimen xume gisa jaio zena, jada kultur jarduera bilakatu da, kantuzaleen topaleku. Parte Zaharreko kaleetan zehar bi orduz aritzen dira kantu kantari 300 bat lagun, eta abesti sorta gero eta zabalagoa da.

 

Erlazionatutako estekak

Kantuz auzoz auzoko entseguak

Kantu Jiraren muina Aiete, Altza, Amara Berri, Intxaurrondo eta Parte Zaharreko taldeek osatzen dute. Talde hauek hilean behin edo bitan elkartzen dira auzoko egoitzaren batean kantak ikasteko eta lagun artean ondo pasatzeko.

Aiete kantuz

Aieteko elizaren ondoko lokalean  (Bagera elkarteak antolatua)
Hilaren 1. eta 3. ostegunean 19:30 - 21:00

Gidatzailea: Joxemari Agirresarobe

Tel.: (943-218971)

Altza kantuz

Casares-Tomasene kultur etxean
Astearteetan, 19:30 - 21:00

Tel. (943 35 11 49)

Amara Berri kantuz

Ikasbide Elkartean. Isabel II. 15
Hilaren 1. eta 3. asteazkenean, 20:00 - 21:30

Gidatzailea: Itziar Zamora

Bagera elkarteak antolatua: bagera@bagera.eus
(tel. 943 005 074)

Bagera kantuz

Bagera Elkartean. Hernani kalea, 15
Hilaren 2. eta 4. asteazkenean, 19:30 - 21:00

Gidatzailea: Petra Elser

Bagera elkarteak antolatua: bagera@bagera.eus
(tel. 943 005 074)

Intxaurrondo kantuz

Larrotxene kultur etxean. (Intxaurrondo,  57)

Astelehenetan, 20:00 - 21:30

Gidatzailea: Itziar Zamora
(tel.: 943 291 954)

Parte Zaharra kantuz

Kresala Elkartean (Euskal Herria, 9)
Hilaren 3. asteazkenean, 19:30 - 21:00

Gidatzaileak: Paco Sexmilo + Alberto Murua

Izen-ematea: Kresalan (943-420905)

 

Herreran ere elkartzen dira entseguetarako

Euskal Giroa elkartean

Hilero, 2. asteazkenean, 19:30 - 21:00

Kantu Jirako kantuak

Kantu Jirara etorri aurretik entseguren bat egin nahi baduzu, kantuak ikasi nahi badituzu, lagunartean kantatzeko erabili nahi badituzu ... Kantu Jiran erabiltzen duten liburuxkako kantak zure eskura jartzen ditugu.


 
 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli