Sustapen Kanpainak

Eman hegoak euskarari

Herritarrak euskaraz hitz egitera animatzeko marka berria sortu du Eusko Jaurlaritzak: Euskararen Txantxangorria.  Euskaraz eginda,  "eman hegoak euskarari"

Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala.

Hau da gure sinboloa, denona. Euskaraz hitz egiteko gonbidapena.

Eman hegoak euskarari.

 Kanta bat ere sortu da txantxangorriarentzat:

Txantxangorriaren kantaren letra deskargatu dezakezu.

Dantzatzeko berriz, begiratu Goazen telesaileko kideen bideoa: 

Itzuli