ERABILERA JARRAIBIDEAK

Jendaurreko ekitaldi publikoak antolatzerakoan edo zabalpen handiko testu bat idazterakoan, maiz, hizkuntzen trataerari buruzko era honetako zalantzak sortzen zaizkigu: Euskara soilik noiz erabil daiteke? Euskaraz eta gaztelaniaz egin behar bada nola eman lehentasuna euskarari? Eta hizkuntza gehiagotan egin behar bada, zein hurrenkeratan erabili behar dira?

 

Zalantza horiek eta beste batzuk argitzen laguntzeko, gida modura, Donostiako Udalak jendaurreko jarduera eta ekitaldietarako jarraitzen dituen hizkuntza irizpideen berri ematen dizuegu.

 

HIZKUNTZA OFIZIALAK

 HIZKUNTZA OFIZIALAK + BESTE HIZKUNTZAK

Itzuli