Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian

"Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian" 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bideratuko den ekimena da eta euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu. Ekimena Euskal Herri osoan batera egingo den arren, Donostiako kasuan udala eta Bagera elkartea izango dira dinamikaren sustatzaileak, Topagune eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

 Euskaraldiaren helburua da euskaltzaleak aktibatzea, azken ikerketek baitiote euskararen ezagutza handitu dela, baina erabilera ez dela areagotu hein berean. Hori dela eta, Euskaraldiak 11 egun horietan 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest izateko gonbitea egiten du.  Ahobiziek ahal duten guztietan euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute eta Belarriprestek, berriz, ulertzeko gai baina egiteko gai ez direnek, euskaraz aritzeko gonbidapena egingo diete gainerakoei.

 Elkarlana, beraz, oso garrantzitsua izango da eta Donostiako sustatzaileek Euskaraldia egokituko dute Donostiako egoera soziolinguistikora. Azken finean, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan eragitea da Euskaraldiaren helburua. Herritarrek 2018ko udazkenean, irailean hain zuzen ere, Ahobizi eta Belarriprest izateko izen-ematea zabalduta izango dute.

 

 

"Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian" ekimenaren aurkezpena

“Euskaraldia 11 egun euskaraz Donostian” ekimena aurkeztu zuten abenduaren 2an Donostiako udaletxeko batzar-aretoan. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra aurrera eramango den jarduera aurkeztu zuten Eneko Goia Donostiako alkateak, Miren Azkarate zinegotziak eta Aitziber Gurutzeaga Bagera elkarteko kideek.

Erronka 2018ko bukaeran ahalik eta herritar gehien 11 egunez euskaraz hitz egiten jartzea da. Ahobizien (euskaldunen) erronka izango da euskaraz hitz egitea ahal duen egoera guztietan eta Belarriprestena, berriz, euskara ulertu baina hitz egiteko gaitasunik ez dutenez, dakienari euskaraz egiteko gonbita egitea, hizketa elebidunak sortuz.

Hori guztia bideratzeko, Donostiako Udala elkarlanean ari da Bagera elkartearekin, Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak luzatutako proposamenari heltzeko. Izan ere, euskararen erabilera areagotzeko hizkuntza ohituretan eragin behar da eta horretarako lankidetza oso garrantzitsua da.

 

 

Itzuli