Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, 150 ekitaldi baino gehiago antolatu ziren aurreko egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Ekintza horiek antolatzearekin batera, Donostiak Euskal Herri osoan aurrera eraman nahi den “Euskarak 365 egun” dinamikarekin bat egin eta honen aurkezpena egin zuten abenduaren 2an Donostiako Udalbatza aretoan antolaturiko ekitaldian.

 Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarauak antolatu zituzten hiriko hamabost auzotan. Ekintza gehienak abenduaren 2an eta 3an izan ziren arren, zenbait lekutan azaroaren 24tik aurrera hasi ziren gauzak antolatzen. Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen eta Parte Zaharrean egitaraua antolatzera animatu dira. Ekinbide horiek guztiak ezagutzera emateko esku-programa bat argitaratu eta banatzeaz gain, kartelak ere jarri ziren auzo guztietan.

 

Kartel Orokorra

Pegata

Kartel Mutua

 

Aurreko urteetako Euskararen Egunetan erabilitako irudiak

 

2016ko Euskararen Eguna

2015eko Euskararen Eguna

2014ko Euskararen Eguna 

2013ko Euskararen Eguna

DBUSek ere bat egin zuen Euskararen Egunarekin

DBUS enpresak ere Euskararen Eguna ospatu nahi zuen eta, horretarako, hainbat antzerki antolatu zituen aurreko azaroaren 30ean hainbat autobus lineatan. Antzerki motz hauen bidez, euskararen erabilera bultzatu nahi zuten.

Antzerkiek oso harrera ona izan zuten. Izan ere, bi aktore sartu ziren autobusetan eta antzezlan baten bitartez, saiatu ziren esaera zaharrak euskaratzen bidaiarien artean. Euskaraz ondo esatea lortzen zuenak, oso opari goxoa jaso zuen.

Irudiak Irutxuloko Hitzak jaso zituen.

 

Itzuli