Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekimen antolatzen dira hirian azken urteotan (bai auzo mailan, baita hiri mailan ere). Ekimen hauek elkarlanean antolatzen ditugu, auzoetako eragileekin, elkarteetako proposamenekin eta hainbat erakunderen partaidetzarekin.

Aurten 18 auzotan animatu dira Euskararen Eguna ospatzeko ekimenak antolatzera. Gehienak azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango dira eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Era berean, aurten San Telmo Museoak, Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, egitarau berezia prestatu dute Euskararen Egunaren baitan non, besteak beste, Go!azen telesaioko hainbat aktorerekin hitz egiteko aukera edo Mintzodromoak euskara praktikatzeko aukera egongo den.

 

 KARTELAK AUZOZ AUZO

 

 AIETE

ALTZA AMARA AMARA BERRI

 ANTIGUA

AÑORGA BIDEBIETA EGIA

 GROS

IBAETA IGELDO INTXAURRONDO

 LOIOLA

LOIOLAKO ERRIBERAK MARTUTENE MORLANS

PARTE ZAHARRA

     

 

Egitaraua auzoz auzo

Kartel mutua

Pegatina

Kartela margotzeko

Itzuli