Euskararen sustapena auzoetan

Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko.  Auzo horietan gainera,  batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.

 

Merkatariek, kultur eragileek,auzo-elkarte eta kirol-elkarteetako kideek, euskaltegiek, eskolek, guraso eta gazte taldeek eta norbanakoek hartzen dute parte euskara batzordeetan. Euskara Zerbitzuak sustatu dituen batzordeen koordinazioaz  Bagera elkartea arduratzen da. 

 

Udalak Donostian euskararen normalizazioan urratsak emateko asmoz martxan  du  “Euskararen Plan Orokorra 2020-2024”. Plan hori gauzatzerakoan  auzoz-auzo eragitea garrantzitsua da, hizkuntzaren normalizazioa lortzeko ekintzak auzoen berezko ezaugarrietara hurbildu eta etengabe egokitzen baitira.

 

Esku-hartze hori herritarren inplikazioa eta parte hartzearekin ari da bideratzen Euskara Zerbitzua, erakundeen eta eragile publiko eta pribatuen artean lidergoa eta elkarlana partekatuz.

 

Ondokoak dira batzorde hauen egiteko nagusiak:

  • Auzoaren azterketa eta diagnostikoa egitea.
  • Euskararen Plan Orokorra marko gisa hartuta, auzoan euskararen normalkuntzak aurrera egiteko helburu zehatzak finkatzea.
  • Helburu horiek erdiesteko ekintza plan bat zehaztea.
  • Ekintzak garatzea.
  • Jarraipena egitea

 

Euskara batzordeak auzoetan

Guztira, 2023an, 10 euskara batzorde daude osatuta. Horietan Bagera Euskaltzaleen Elkartea ari da dinamizazio eta koordinazio lanetan. Horietaz gainera, Grosen, Ibaetan, Amara Zaharrean, Igeldon, Loiolan... Auzoan Euskararen egunerako egitaraua prestatzeko batzordea biltzen da.

Honako auzoetan ari dira euskara batzordeak lanean, bakoitzaren gainean klikatuz ikus dezakezu informazio gehiago:

Amara Berriko Euskara Batzordea
Añorgako Euskara Batzordea
Altzako Euskara Batzordea
Intxaurrondoko Euskara Batzordea
Loiolako Erriberatako Euskara Batzordea
Aieteko Euskara Batzordea
Egia auzoa
Morlanseko euskara batzordea
Parte Zaharreko euskara batzordea
Antiguako Euskara Batzordea

 

Diru laguntzak

Auzoetako euskara batzordeen egitasmoak finantzatzeko Euskara Zerbitzuak diru laguntzak ematen ditu. Hauek dira diru laguntza eskatzeko baldintza nagusiak:

 

  • Eskaera irabazi asmorik gabeko elkarte batek egitea
  • Auzoko euskara plan integrala egina edukitzea (diagnostikoa, helburuak, ekintzak)
  • Jarraipena egiteko metodologia zehaztea

2021ean emandako dirulaguntzak

2019an emandako dirulaguntzak

Itzuli