Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko. Auzo horietan gainera, batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.
Merkatariek, kultur eragileek,auzo-elkarte eta kirol-elkarteetako kideek, euskaltegiek, eskolek, guraso eta gazte taldeek eta norbanakoek hartzen dute parte euskara batzordeetan. Euskara Zerbitzuak sustatu dituen batzordeen koordinazioaz Bagera elkartea arduratzen da.
Udalak Donostian euskararen normalizazioan urratsak emateko asmoz martxan du “Euskararen Plan Orokorra 2020-2024”. Plan hori gauzatzerakoan auzoz-auzo eragitea garrantzitsua da, hizkuntzaren normalizazioa lortzeko ekintzak auzoen berezko ezaugarrietara hurbildu eta etengabe egokitzen baitira.
Esku-hartze hori herritarren inplikazioa eta parte hartzearekin ari da bideratzen Euskara Zerbitzua, erakundeen eta eragile publiko eta pribatuen artean lidergoa eta elkarlana partekatuz.
Ondokoak dira batzorde hauen egiteko nagusiak:
Guztira, 2023an, 10 euskara batzorde daude osatuta. Horietan Bagera Euskaltzaleen Elkartea ari da dinamizazio eta koordinazio lanetan. Horietaz gainera, Grosen, Ibaetan, Amara Zaharrean, Igeldon, Loiolan... Auzoan Euskararen egunerako egitaraua prestatzeko batzordea biltzen da.
Honako auzoetan ari dira euskara batzordeak lanean, bakoitzaren gainean klikatuz ikus dezakezu informazio gehiago:
Auzoetako euskara batzordeen egitasmoak finantzatzeko Euskara Zerbitzuak diru laguntzak ematen ditu. Hauek dira diru laguntza eskatzeko baldintza nagusiak: