Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Bakarka, lagunartean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira euskaragida.eus-en, hainbat ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, liburuak, hiztegiak eta gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua.

Produktuak jasotzaileen adinaren arabera datoz sailkatuta eta bakoitzaren ezaugarri nagusienak zehazten dira (izena, egilea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa).

Paperezko gida ere urte bukaeran kaleratzen da, 500  produktu inguru jasotzen ditu eta  25.000 ale argitaratzen dira. Besteak beste, 0-18 urte bitarteko Donostiako ikastetxe eta irakaskuntza zentroetan, euskaltegietan, kultur etxe eta gaztelekuetan eta hiriko beste hainbat gune publikotan banatzen da. Era berean, ekimenean parte hartu duten Donostiako hainbat saltokitan edonoren esku egoten dira.


 

Buletina:

Jaso azken produktuen berri zure e-postan buletinaren bidez.

Sartu www.euskaragida.eus eta harpidetu.

Gida paperean

Hemen eskura daiteke gida PDF formatuan.

 

 
Itzuli