Euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera bat da. Haurren artean egiten da, eskolaz kanpo, ikastetxeetan, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.
OHAR GARRANTZITSUA:
Covid19a dela-eta Haurrak beti jolasean jarduera egokitu egingo da:
- Ikastetxe bakoitzeko protokolora egokituko da eta beharrezkoa bada talde txikiagoak egingo dira. Gune eta espazio fisikoetara egokitzeko ere, ikastetxe bakoitzarekin aztertuko da nola antolatu.
- Etxealdiak gertatuz gero, taldearena edo ikastetxe osoarena, etxetik jarraituko da baina talde txikitan, aurrez aurre telematikoki. Eta taldea itzultzen denean eskolara berriro aurrez aurre gelan edo patioan (ikastetxeak eskatutakoaren arabera).
- Hasiera data urriaren 13a da, baina urri osoan zehar antola daitezke taldeak aurrekontua amaitu arte. Beranduago hasiz gero, maiatzean amaitu beharrean ekainean amaituko da jarduera.
Ikastetxean Haurrak beti jolasean antolatu nahi izanez gero, deitu lasai informazio eske Kiriketanera (943453334) edo Euskara Zerbitzura (943483551).
Sei modulu eskaintzen dira, haurren adin eta ordu kopuruen arabera:
A modulua:
- 4 ordu astean (110 ordu guztira)
- mailak: HH4 eta HH5, LH1 eta LH2
B modulua:
- 3 ordu astean (82 ordu guztira)
- mailak: HH4 eta HH5, LH1 eta LH2
C modulua:
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- mailak: LH1, LH2, LH3 eta LH4
D modulua (euskara hizkuntzan behar bereziak):
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- mailak: LH1, LH2, LH3 eta LH4
- 6-8 lagun talde bakoitzean
E modulua:
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- LH 5 eta LH6
- 6-8 lagun talde bakoitzean
F modulua (euskara hizkuntzan behar bereziak):
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- DBH1,2,3,4
- 4-6 lagun talde bakoitzean
* HH: Haur Hezkuntza, LH: Lehen Hezkuntza, DBH: Derrigorezko Bigarren Hezkuntza
HAURRAK BETI JOLASEAN 2021-2022 |
|||||
€ | Arrunta |
Familia ugaria |
Familia ugari berezia |
Guraso bakarreko familia |
Gizarte laguntzadun familia |
A mod., 4 ordu astean HH4, HH5, LH1, LH2 |
200,66 | 150,49 | 100,33 | 150,49 | 20,06 |
B mod., 3 ordu astean HH4, HH5, LH1, LH2 |
195,07 | 146,30 | 97,53 | 146,30 | 19,50 |
C mod., 2 ordu astean LH1, LH2, LH3, LH4 |
144,90 | 108,67 | 72,45 | 108,67 | 14,49 |
D (LH1,2,3,4) E (LH5,6) F (DBH1,2,3,4) 2 ordu astean, talde txikitan |
200,66 | 150,49 | 100,33 | 150,49 |
20,06
|
Oharra: Guraso bakarreko familietako haurrek prezio arruntaren %75 ordaintzea, baldin eta 2019ko familiaren urteko diru sarrera lanbide arteko gutxieneko soldata 2,5 aldiz baino txikiagoa bada.